Albisteak

Madalena 

Elantxobe Madalena jairako segurtasun-araudi bereziaren alde dago. Istripu larrietarako jarduera-protokoloa eta erantzukizun bateratua zehaztuko dira

Elantxobeko Udalak asteazkenean, uztailaren 6an, Madalena jai tradizionalaren segurtasun-bitartekoak abian jartzeko urteko bilera egin zuen. Eragileak segurtasun-neurriak sendotu eta arriskua kentzearen azaldu dira, bereziki, portuan. Horretarako, hurrengo edizioetarako segurtasun-araudi berezia egitea planteatu da. Aurten prebentziozko neurri bezala portura itsasontziak sartzea mugatuko da eta Elantxobeko alkateak, Koldo Olagibelek, Elantxobeko makila Bermeoko alkateari, Idurre Bidegureni, portu-espaziotik kanpo emango dio.