Albisteak

Karmengo Jaijek 2011 
Uztailaren 16an, zapatuan, Karmengo jaijek izan ziren herrijen. Urtero egiten dan modure lehenengo Arrantzaleen San Nikolas de Bari kofradian 12:00 etan Meza Santua izan gendun, gero Kofradiatik Kurtzeko moilaren puntaraino prozesioan jun geñin, han abadeak berba batzuk esan eta lorak uretara botaz amaitu zan.  Jarraian, herriko jendearen laguntzagaz, kriston sardinadie antolatu eban Udalak, 60 kilo sardina jan ziren. Txistulariak eta dantzariak ere ibili ziren goiz guztijen. Egun ederra izan zan.
 

Argazki galeria