Albisteak

 

Abuztuaren 23an, eguaztenez, Elantxobeko udalak halan erabakita, herrije garbittuteko egune egin gendun. Goizeko 9:00etan, Bidebarri Puntan, 25 pertsona ingeru elkartu geñin. Herriko bihargina dan Angel Mari aguazilak erratzak, palak, sastar boltsak... banatu, taldiek egin eta bakotxa bere lekua garbittuten hasi zan. Beste herritar askok be parte hartun eben euren etxe ingurue garbittuten. Arratsaldeko 15:00 etan amaittu gendun, kantsata baina pozik, kriston biharra egin gendulako: herrije txukun eta garbi-garbi geldittu zan.

ESKERRIK ASKO PARTE HARTUN ZENDUEN GUZTIORI ETA HURRENGORA ARTEAN!!!

Auzolanean herrije garbittuten 1 Auzolanean herrije garbittuten 2 Auzolanean herrije garbittuten 3