Albisteak

Elantxobeko Arraun Taldea 

KAE 2 mailako sailkapen orokorrean lehenengo egin ondoren, igoera zuzena lortu dau Elantxobek eta, beraz, datorren urtean KAE 1 mailan egingo dau arraun.

Elantxobetarrek guztira zazpi bandera eta ligako onenaren bandera etxera eroatea lortu dabe. Ondarroa eta Getaria amaierara arte gertu-gertu izan dabezen arren, urte guztiko beharraren eta nekearen ondoren merezitako saria jaso dabe: KAE 2 mailako onenaren saria. Sari hau jasotzeko bide luzea eta gogorra egin behar izan dabe elantxobetarrek, oztopo ugariz jositako bidean (diru arazoak, material falta...) euren ahalegina eta herriaren laguntzari esker aurrera egitea lortu dabe.

Datorren urterako KAE 1 mailari eustea izango dabe helburua.

ZORIONAK ELANTXOBE, DANOK BATERA BETI ABANTE!!!

 

Argazki galeria