Albisteak

 

Elantxobeko herritarrentzat:

Eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko.

Nire senarra Elantxobeko kale batean jausi zen pasa den uztailaren 21ean.

Gutun honen helburua  Elantxobeko jendeari eskerrak ematea da egoera hartan erakutsitako eskuzabaltasuna eta  erantzun gaitasunagatik 

Eskerrik asko laguntza ematera urbildu zirenei. Eskerrik asko anbulantziari deitzeagatik. Eskerrik asko  burua oinak baino altuago eduki zezan bere gorputza mugitzeagatik. Eskerrik asko, nahiz eta odoletan egon, bere buruaren azpian estalkiak jartzeagatik. Eskerrik asko ohe-estalki eder bat ekartzeagatik bere gorputza estaltzeko. Eskerrik asko anbulantziako langileei anbulantzian sartzen laguntzeagatik. Eskerrik asko anbulantzian edo alokatutako autoan joatea aukeran emateagatik (Dakizuenez anbulantzian joan nintzen eta beranduago itzuli nintzen alokatutako autoaren bila).

Nire senarra oso ondo sendatu da.Galdakaoko ospitalean tratamendu bikaina jaso zuen eta bera nahiko sendatuta egon arte etxerainoko hegaldia egin ahal izateko Iraragorri hoteleko jendearen zaintza lanak han egondako zortzi egunetan ere eskertu genituen.

Eskerrik asko zuen adeitasunagatik.

Biotz-biotzez,

Nancy Porter- Steele

Halifax, Nova Scotia, Canada