Albisteak

Euskara egune 

Eguerdiko 12:00etan, ume zein nagusi, Elantxobeko lekurik garaienera igongo gara, Ogoño Lurmuturreko punturik altuena dan Atxurkulura; handik aintziñe baleak kostatik hurbil egozenean herriko jendeari seinaleak egiteko erabiltzen zan Ibarrangeluko Laga hondartzaren gane-ganean dagoen Talaierure.

Arratsaldeko 15:00etan, Onintza Enbeita eta Gorka Ostolaza bertsolariekaz Bertso bazkaije egingo dogu Bidebarri Puntan dagoen Udaleko Makues jatetxean.

18:00etan, Jatetxean bertan herriko umeentzat ipuin kontalaria eukiko dogu.

Aurreko egunetan zein egun horretan be herria esaldi eta esaera zahar desberdinez osatutako kartelez beteko dogu, Elantxobe bertan erabiltzen diran esaera zaharrak kontuan izanda.

 Kartela ikusi
 Bertso-Bazkaria

 

Argazki galeria