Albisteak

Buzoia 
Udaletxeko sarreran bertan, gura dozuen guzti-guztiok erabili deizuen,  buzoia jarri dau Elantxobeko Udalak.
Buzoi honek zuen iritziak, iradokizunak, ideiak, asmoak, gurariak... eta bururatzen jatzuen edozer imintzeko balio izango dau.
Ea ba erabilera egokia emoten deutsagun eta danok parte hartzeko lagungarria dan. 
Esan behar da buzoi eder hau udaletxeko langileek eskuz egindakoa dala!
Zorionak egindako lanagatik eta mila esker!!