Albisteak

Ordutegi berria 
Orain arte, udal agintean luzaro egon dan alderdiaren erabagiz, jende aurrerako bulego ordutegia Elantxobeko Udaletxean goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara izan da. Ugariak izan dira herritarren kexak kontu hau dala-eta. Agintea hartun gendunetik buruan izan dogun arazo hau konpontzeko asmoagaz ordutegia aldatzeko erabagia hartun dogu, aurrerantzean goizeko 8:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte egongo da aukera Udaletxera joan eta behar dana bertan egiteko. Danon onerako izango dalakoan gagoz!