Albisteak

 

Abuztuaren 12 an, eguerdiko 13:00etan, Elantxobeko herrian bertako Udaletxeak antolatuta, 1912ko abuztuaren 12an izandako galernan hildako guztiak, eta bereziki, itotako 8 elantxobetarrak gogoratzeko omenaldi xume bat egin zan Arrantzaleen Kofradiaren aurrean.Herritar ugari bildu zan bertan.

Ekitaldiari hasiera emoteko kofradiako sirena martxan jarri zan jendea deitu eta bertan biltzeko. Ondoren berbaldi txikitxo bat eman zuen bertako Kultura Zinegotziak, Ibarrangeluko txistulari batek eta herriko bi umek aurreskua eskeini eutsien hildakoei. Amaitzeko, bildutako herritarrak Rafael Villasante eskultoreak prestatutako eskultura ikustera hurbildu ziren.

Kulturako zinegotziak egindako berbaldia (PDF, 56KB)

Omenaldia 1 Omenaldia 2 Urteaurreneko eskultura