Albisteak

Herritarrak garbiketa lanetan 

Pasa dan abuztuaren 29 an, eguaztenean, auzolanean, 30-35 elantxobetar inguru batu ginen herriko kaleetan, hormetan, errepide bazterretan eta toki guztietan bildutako zikinkeria batzeko, belarrak eta sasiak kentzeko, urez dena garbi-garbi uzteko...

Goizeko 9:00etan hasi ginen beharrean eta arratsaldeko 14:00 etan amaitutzat emon gendun eguna eta Hirugarren Adinekoen Elkartean guk geuk prestatutako tortillak, fritoak eta abarrez hamaiketako goxoa egin gendun..

Hurrengoan be egiteko asmoak agertzuz eta pozik amaitu gendun eguna.

Argazki gehiago ikusi