Albisteak

Cartel 

Joan dan abuztuaren 25 ean, Elantxobeko Udaletxeak herrian daukan Sozio-kultural Zentroari izena emon jakon. Udal Batza osoaren erabagia izan zan, Bildu Udal Talde Politikoak aurkeztutako mozioa ontzat hartuz. Egun horretatik gora "Gorgonio Renteria Kultur Etxea" izena dauka.

Zapatuan, abuztuaren 25 ean bertan, aintzina herriko eskolak izandako Kultur Etxean, familiako kide ugari (euren artean oraindik bizirik dagoen Gorgonio Renteriaren alaba, Amaia, eta honen seme-alabak: Argi, Rafa...); Labayru Ikastegiko Igone Etxebarria, Ander Manterola eta Gurutzi Arregi; aurreko legegintzaldian Alkate eta zinegotzi izandakoak; oraingo Alkate eta zinegotziak eta herritar ugari be.

Ekitaldiari hasiera emoteko Kultura zinegotziak egin zuen sarrerakoa, gero Labayruko kidea dan Igone Etxebarriak Gorgonio Renteria nor izan zan azaldu eban, jarraian jarritako plaka ireki eta herriko trikitilarien (Argi, Izarra eta Iker) soinuagaz ohorezko aurreskua dantzatu eben herriko bi umek (Enekok eta Zuberoak).

Ondoren  Gorgoniok berak asmatutako  "Elantxobetarra naz" abestia kantatu gendun bertan bildutako guztiek. Amaitzeko bertaratu ginen guztiontzako hamaiketakoa izan gendun. Egun ederra izan zan!!

Hitzaldia 1 (Kepa Soraluze)

 Hitzaldia 2 (Igone Etxebarria)

Albistea labayruko webgunean

Labayruko logoa
 

Argazki bilduma