Albisteak

 

Joan dan maiatzean hasi eta abuztuaren 5 ean amaitu dan "Elantxobeko Bazterrak" II. Argazki Lehiaketak izugarrizko arrakasta izan dau.

Guztira 32 partehartzaile izan ditugu, iazko partehartzailea kopurua bikoiztu dalarik. Aurtengo argazkien kalitatea, iazkoen antzera, oso haundioa izan da. Argazkion erakusketa izan dogu abuztuan zehar herriko lau tabernatan ipinita herritarrek eta jarritako epaileek ikusteko aukera izan zezaten. Azkenean, epaile bakoitzak aurretiaz aukeratutako 5-6 argazkiak kontuan izanik,  eurek hartutako erabakia hauxe izan da: 1. saria David Ahedorentzat, 2. saria Aitor LLarenarentzat, 3. saria Aitor Aranarentzako.

Eskerrik asko partehartzaile guztieri, hurrengoan be parte hartzera animatu daitezela, epaileei eta herriko tabernarieei. Guztion laguntza barik, ezin dira honelako ekintzak antolatu.

Mila esker!!!

Lehenengo saria jaso duen lana Bigarren saria jaso duen lana Hirugarren saria irabazi duen lana