Albisteak

Aintzinako argazkien erakusketa 

Uda guztian zehar, San Pedro Txiki Egunean hasita (ekainaren 30 ean), Karmen Egunean (Uztailaren 16an) eta Abuztuko domeka guztietan (Abuztuaren 5, 12, 19 eta 26 an) Arrantzaleen Kofradia izandako lokaletan Aintzineko argazkien Erakusketa burutu izan da. Hasieran egun baten egiteko asmoa izan gendun, baina, azkenean, herritarren eskariei kasu eginez, eta jasotako argazki kopurua gehituz joan dan neurrian (300 bat guztira) beste egun askotan be zabaldu beharra euki dogu. Arrakasta haundia izan dauela esan behar dogu, herritar ugari pasa da bertatik behin eta barriro, kanpoko jendea be agertu izan da.

Ea 2013 an be egiteko aukera dogun, argazki ugari helarazi deuskue jada-eta.

Eskerrik asko eta datorren urtera artean!!

 

Argazki bilduma