Albisteak

Kartela 

Datorren astean hasiko dira Elantxobeko San Pedro jaiak: eguaztenean, 26an,  jaien aurreko triki kontzertua eskeiniko dabe bertoko trikitilarien diren Argi eta Ikerren ikasleek herriko Kofradian. Barikuan, 28an, San Pedro egunaren bezperan umeen jolasak, kalejirak eta kontzertuak. San Pedro egunean meza, triki poteoa, hamaiketakoa herritarrentzako, pilota partidak, puzgarriak, mus txapelketaren finalak eta barriro be kontzertuak. Amaitzeko domekan, San Pedro Txiki egunean,  estropada (Elantxobeko XXVI Ikurriña), triki poteoa, marmitako  txapelketa, Bermeoko konpartsa, trikia eta erromeria.
Anima zaitezte guztiok parte hartzera eta ondo pasa!!!

 Jaitsi programa (PDF 484KB)

Jai Batzordearen bideoa : http://youtu.be/IH7XvuObd54