Albisteak

 
Elantxobeko Hirugarren Adinekoen Elkarteak ekainaren 18 an Donostia aldera urteera egingo dau. Elantxobetik goizeko 9:00etan urtengo dira, geldialdia Itziar Gainean egingo dabe eta goizean Donostia ikusteko aukera izango dabe. Bazkaria Urnietako Oianume Jatetxean egingo dabe eta arratsaldean Ondarroa bisitatuko dabe. Itzulera arratsaldeko 21:00etan izango da.

Izena emon gura dauenak (25 €) Hirugarren Adinekoen Elkartean egin behar dau:
  • ekainaren 6an, barikuan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara
  • ekainaren 7an, zapatua, goizeko 11:00etatik 13:00etara

Iragarkia ikusi (PDF 18KB)