Albisteak

 
Joan den zapatuan, uztailaren 19an, Euskaltzaindiak eta Elantxobeko Udalak Imanol Berriatua omendu zuten, bere jaiotzaren mendeurrenean.

Eguneko egitaraua Gorgonio Renteria Kultur Etxean hasi zen, Imanol Berrituaren bizitzari buruzko erakusketa birtuala egin zen bertan. Xabier Kintana Euskaltzaindiako Idazkariak eta Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako Zuzendariak eman zituzten azalpenak.

Ondoren, Talaian, hizlarien txanda izan zen: Koldo Olagibel alkatea, Juan Luis Goikoetxea euskaltzain urgazlea, Xabier Kintana euskaltzainn osoa eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
 
Amaitu zutenean, Talaiaren goialdean, Elantxobeko Zuberoa Egurrola eta Eneko Olivaresek ohorezko aurreskua dantzatu zuten. Txistularia Ibarrangeluko Manu Ziluaga izan zen. Jarraian, Loli del Hoyo Berriatua, Imanolen ilobak, honen omenez egindako oroitarria bistaratu zuen.

Ostean, Elizabarrin erakunde biek ipini duten plaka ikustea izan zen. Bertan Elantxobeko bost idazleen izenak agertzen dira: Andima Ibinagabeitia, Gorgonio Renteria, Manuel Arriandiaga, Antonio Ruiz de Azua eta Imanol Berriatua.

Bazkaldu ostean bi erakundeek egun honetarako prestatutako plaka oroigarria eman zioten Loli del Hoyo Berriatuari.

Hemen dituzue alkatearen hitzak, Xabier Kintanaren eta Juan Luis Goikoetxearen mintzaldiak eta erakusketa birtualerako erabili zen materiala.

Erakusketaren materiala (PDF 6,17MB)

Plaka (PDF 840KB)

Alkatearen hitzak (PDF 29KB)

Xabier Kintanaren hitzak (PDF 36KB)

Juan Luis Goikoetxearen hitzak (PDF 35KB)