Albisteak

 

Zuberoa Egurrolak eta Eneko Olivaresek azken urteotan Elantxoben egindako lana haundia izan da: 2011-14 bitartean herrian antolatu diren hainbat jai eta ekitalditan parte hartu dabe. Besteak beste San Pedro jaietan, Karmen Egunean Amabirjinaren eta itsasoan hildako guztien omenez egindako aurreskuak dantzatzen, urte honeetan herriko seme desberdinak omenduz (Gorgonio Renteria, Imanol Berriatua, Aita Arriandiaga, Antonio Ruiz  de Azua, Andima Ibinagabeitia ...) egindako ekitaldietan dantzatu dabe...

Behar hau ezin zan sari barik itzi eta abuztuaren 18an Athletic futbol taldeak aurtengo denboraldian erabiliko dauen kamiseta jaso eban ume bakoitzak.

Umeak poz-pozik euren beharra baloratu egiten dalako eta geu be, pozarren!

Eneko eta Zuberoa, mila esker danagatik!