Albisteak

 

Elantxobeko Elizabarriko erlojua ez dabil aspalditik. Herrian jende ugari etorri jaku konpondu behar dala esatera. Udalarena da erlojua eta Udaletxearen egoera ekonomiko txarra ikusita, lehenago be kanposantuko kapera konpondu ahal izateko egin zan modura, herritarren artean diru bilketa egitea pentsatu dogu. 2000 € inguru behar dira horretarako. Diru bilketa modu desberdinetan egingo da:

  • Etxeetan gutunazalak banatuko dira, bakoitzak ahal dauena euretan sartzeko eta aste bete barru barriro pasatuko gara biltzera.
  • Udaletxean bertan, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 14.00etara.
  • Kontu korrente honetan dirua sartuz: 2095-0328-98-2128000635

 Alkatearen eskutitza irakurri (PDF 255KB)

Beste barik, eskerrik asko, agur bero bat eta hurrengorarte!