Albisteak

 

Datorren abenduaren 6an Elantxoben geure herriko patroiaren jaia izango da, San Nikolasak ospatuko doguz.

Eguerdiko 12:00etan meza nagusia izango dogu, Zornotzako koroagaz.
Ostean hamaiketakoa Elizabarriko Plazan.
Arratsaldean, 17:30ean, III. mus txapelketa arina.
18:00etan umeentzako ipuin kontalaria eta Gabonetako postalen Lehiaketa, baita eurentzako meriendatxoa be.

Aipatzekoa da ere abenduaren 5, 6 eta 7an herriko Makues taberna, gazteen eskutik, zabalik egongo dala.

 Kartela ikusi (PDF 142KB)

 Mus Txapelketa (PDF 257KB)