Albisteak

 

Aurten be Be Bai Elantxobe Euskera Elkarteak, jakin dakizuenez, argazki lehiaketa antolatu du. Epea abuztuaren 16an amaitu zen eta elkartearen ustetan, arrakastatsua izan da. Beti bezala herriko bi argazkilari izan dira epaileak eta, beraiek aukeratutako argazkien artean, Be Bai Elantxobe Euskera Elkarteak sariak honako hauei ematea erabaki zuen:

  • 1. saria: Eneko Ibarguengoitia
  • 2. saria: Julen Soraluze
  • 3. saria: Natxo Castells

Aurreko urteetan egin den modura saritutako argazkiak erabiliz eta besteen artean argazkirik egokienak zeintzuk diren kontuan izanik, Euskera Elkarteak 2016ko egutegia prestatuko du. Egutegia salgai izango da abenduan Elantxobeko patroia den Bariko Nikolas deunaren egunerako, abenduaren 6rako.

Argazkiak ikusi (PDF 6,23MB)

 

Argazki galeria