Albisteak

 

Elantxobeko udalbatzak, 2015eko urriaren 8an egindako ezohizko bilkuran, gehiengo osoaz erabaki zuen Elantxobeko sarbideen kontrolaren erabilera arautzen duen Araudia hasieran onartzea.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen duen 9/2005 Foru Arauaren 16. artikuluarekin bat etorriz, jakitera ematen da aipatutako akordioa udal iragarki taulan jendaurrean jarriko dela 30 egunez, dagokion iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe horren barruan interesdunek espedientea aztertu eta egoki jotzen duten erreklamazioak jarri ahal izango dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordurarte behin-behineko izandako akordioa behin-betiko onartutzat joko da akordio berri bat hartu barik.

Elantxoben, 2015eko urriaren 9an.- Alkatea, Jesus Mª Olagibel Baqueriza
 
Erreklamaziorik aurkezteko, bidali dokumentua emailez edo etorri udaletxera

BAO Zk. 198, 2015-ko urriak 15

Alegazio eredua:

 Araudia (PDF 910KB)