Albisteak

 

Elantxobeko Udalak, Ibarrangeluko Udalagaz batera, Domu Santu eguna dala eta Alarre auzoan trafiko neurriak hartu dauz.

Ibinaga eta Alarre arteko bidea norabide bakarrekoa izango da domekara arte, azaroak 3.

Gainera, Alarre eta Leunben ezin izango da akanpatu kanposantuko bisitatarako gordeko baita leku hau. Neurri hau be domekara arte mantenduko da.