Albisteak

 

Elantxobeko Talaia etxeak su hartu du. Goizaldeko 6ak aldera jaso dute suhiltzaileek abisua, eta bizilagunak atera dituzte heldu bezain pronto. Hala ere, medikuek pertsona bat artatu behar izan dute, eta osasun zerbitzuen zaintzapean dago.

Balorazio zehatza egin gabe dagoen arren, sutearen ondorioz etxeak kalte handiak dituela esan du Elantxobeko alkate Patxi Egurrolak.

Suhiltzaileek 08:00ak aldera amaitu dute lana.

Iturria: Busturialdeko Hitza