Albisteak

 
Bandoa

Zinpeko Epaimahaiaren Lege Organikoaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, epaimahaikide izateko hautagaien zozketa egingo da, Irailaren 25ean, Justizia Jauregian.

Hori dela eta, jendaurrean jartzen da hauteskunde-errolda, gaurko egunetik, 2020ko irailaren 24ra, biak barne.

Hautesleak bere inskripzioa kontsultatu ahal izango du Nortasun Agiria aurkeztuz, eta beharrezko kexak aurkeztu, Zinpeko Epaimahaiari buruzko maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedatutakoa betez.

Guztion ezagupenerako azaltzen dut, Elantxoben, Irailaren 17an
Alkatea: PATXI EGURROLA GOYOGANA