Albisteak

Eskolaren kanpoaldea 
2012ko maiatzaren 9an Barrutia ikastetxeko mantenu eta azpiegitura lanen finantziaketa Hitzarmena sinatu zan. Hitzarmen honetan agertzen diren Udalek 2011ko maiatzaren 10ean Barrutia Ikastetxeko Eskualdeko Batzordean 2011 eta 2012 urteetarako Hitzarmen bat egitea adostu eben. Hitzarmen hau berrestu eta sinatu beharra izan dogu aurtengo otsailean hasi eta maiatzaren 9an amaitu dan prozesu luzean. Guztira ordaindu behar den kuota 8118’44 €  da, baina Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin  3808,98 izango da. Ekainean  kuota horren zati bat ordaindu da, 2170'69 €, gainontzekoa (1638’29 €) urte amaieran, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ailegatzen denean,  ordainduko delarik. Akordio hau aurreko Udal Batzak egin zuen eta oraingo Udal Batzak berrestu beharra izan du.

Jaitsi atxikitutako dokumentazioa (PDF, 474 KB)