Albisteak

 

Aurtengo ekainean antolatu eban Elantxobeko Udalak kanposantuko kapera konpontzeko elantxobetarren arteko diru bilketa. Jende askok hartu du parte ekintza honetan eta ekarpenak ugariak izan dira, herrian bizi diren eta herritik kanpo bizi diren elantxobetarren artean.

Guztira, ekainetik azarora bitartean 7000 € inguru bildu dira eta kanposantuko kapera konpontzeko beste izan dogu: leihoak aldatu, barruan eta kanpoan konponketak egin eta margotzea izan da gehienbat egin izan dena.

Azaroaren 1erako, Domu Santu Egunerako, konponduta zegoen, dena txukun-txukun.

Elantxobetarrak, denak batera,  alderdikeriarik gabe kapera konpontzea lortu dogu. Hauxe da bidea. Mila esker danori!!

Kapera Kapera Kapera Kapera