Albisteak

Kartela 


Aurten, San Nikolasekin bat eginez, Gabonetako postal eta testu Lehiaketa antolatu dogu herrian. Egiten den lehenengo aldia danez ez dakigu zein izango dan gure ume eta gaztetxoen erantzuna. Ona izatea espero dogu eta guzti-guztiak animatzea!
 
Aurkeztutako postal eta testu guztiak erakusgai izango dira Gorgonio Renteria Kultur Etxean abenduaren 6an.

Partehartzaileak: 14 urte arteko umeak.

Epea: azaroaren 19tik abenduaren 6ra.




Sariak:
  • Lan guztiak Udalaren web orrian jarriko dira
  • Parte-hartzaile guztientzako margozteko material: errotulkiak, margoak, arkatzak...
  • Irabazleen lanekin Gabonetan banatuko dan postala egingo da.

Epaimahaia: 
  • Euskera Elkarteko kideak.
  • Epamahaia abenduaren 7an batuko da irabaleak aukeratzeko.

Baloratuko dana:
  • Lanaren originaltasuna.
  • Erabilitako euskerazko testuaren jatortasuna.

Postalak Udaletxean edozein egunetan edo, abenduaren 6an bertan, Gorgonio Renteria Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan, utzi daitezke.
 
Informazio gehiago (PDF, 153 KB)