Albisteak

 

Elantxobek beso zabalik hartuko dauz Trophée-Teink itsas abenturaren batelak datorren abuztuaren 1ean. Estropada honek aurton 25. urteurrena ospatzen dau. Itsas raid-desafio aparteko honetan, partehartzaile ausartek arraun eginez zeharkatzen dabe Euskal kostaldea bateletan.

Orain 25 urte Elantxoben desafio honen "amuari lotu" giñen eta oraindik honi lotuta gaude. Raid-desafio ikusgarriaren lehenengoko batelak heldu zirenean, bizi guztirako bat-bateko maitemina izango zela jakin genuen. Batelei eta parte-hartzaile porrokatuei ongi etorria ematea baino askoz be gehiago suposatzen dau. Elantxoberako abentura berezi honen parte izateak. Trophée Teink-aren parte izatea izan giñena gogoratzeko modu bat da eta geure herriaren edertasuna mundu guztiari erakusketako aukera bat da. Elantxobeko Alkatea naizen heinean, lehiaketa aparteko eta zorrotz honen batelen helduera ilusio handiz itxaroten dot.”, azaltzen dau Elantxobeko Alkatak, Josu Olagibelek.
Trophée-Teink-aren 25. edizioa Castro Urdialesetik irtengo da eta 85 itsas mila (157km) izango dauz. Lehenengo etapak, uztailaren 31an, 15 milia izango dauz eta lehen aldiz bisitatuko da Armintza. Abuztuaren 1ean, martitzena,  bigarren etapa izango da, Armintzatik Elantxobera. 
Batelak 15:00etan helduko dira Elantxobeko portura. Elantoxbeko udalak harrera egingo deutse batelei eta herri osoak beso zabalik hartuko dauz estropadaren partehartzaileak. Abenturazaleek afaria prestatuko dabe eta herritarrekaz batera partekatuko dabe portuan. Aurreko urteetan bezala, giro ona protagonista izango da. 
Andoni Kortazarrek 25 urte daroaz Trophée-Teink-aren Bermeo eta Lekeitioren arteko gunea antolatuz, “Abentura hau lau lagunekaz has izan, hauek bateleku baten Euskal Kostaldea zeharkatzea erabaki eben, geure kostaldeko herriak elkartu guran. Urtetik urtera gero ta jende gehiago animatzen da eta herrien arteko loturak sendotuz doaz. Gainera, Euskal kutsua nagusituz doa. 25 urte hauetan ez dabe hutsik egin, ezta Itsas kaskarra egonda bez, eta urtetik urtera antolakuntza hobeagoa da”.
Aurton 100 bat abenturazalek parte hartuko dabe Trophée-Teink estropadak, tripulatzaileak gizonezko zein emakumezkoak dira. Batelak enbarkazino txikiak dira, antxinan arrantzatzeko erabiltzen ziren. Estropadaren bateak 3 tripulatzailekoak dira, etapa bakoitzeko miliak arraun eginez zeharkatzen dabez. Desafio handiagoa egiteko, etapa bakoitzeko tarte baten estropadan lehiatzen dira  (6 milia inguru).  Azken etapan sariak banatuko dira. Argazki erreportajerik hoberena egiten dauen tripulazioa be sarituko da eta kantu txapelketa bat burutuko da.
Elantxobeko etaparen ostean, egueztenean, abuztuaren 2an, Mutrikura joango dira. Hurrengo etapak: Mutriku-Orio, Orio-Pasaia eta zapatuan, abuztuaren 5ean, Pasaia-Donibane Loizune.