Albisteak

 

Domekan, ekainaren 25ean, Elantxobe herriko San Pedro 2017 jaietan murgildu da. Egitaraua uztailaren 2rarte luzatuko da eta umeentzako, gazteentzako zein nagusientzako ekintzak izango dira. Ohiko mus txapelketa, bitsa eta puzgarriak txikitxoentzako, gazteentzako kontzertuak eta estropadak izango dira hoietako batzuk. Udan gozamena ez da faltako ekintza ezberdinez beteriko egitarauagaz.

Herri alaia gara eta hori geure jaietan ikusten da. Giro ona San Pedroetako osagai Nagusia izango da. Beste urte batez herritarren artean jaiak alaitasunez eta humore onean gozatzeko asmoa daukagu. Herriko jaiak elantxobetarrok geure arteko harremanak sendotzeko eta bisitatzen gaituenek geure grazia eta herriko giro apartekoa ezagutzeko aproposak dira”, nabarmendu dau Elantxobeko Kultur Zinegotziak, Jesus Bilbaok. 
San Pedroetako jaiak domeka honetan hasi dira, ekainaren 25ean, bezperada egune, portuan egin dan triki-poteagaz (13:00h-15:00h.). Ondoren, 18:00etan Ramon Tabernan mus txapelketa.
San Pedro egunean, ekainaren 29an, jai eguna Mezagaz hasiko da 12:00etan. Jarraian, kalejira txistulariekaz eta korala (13:00h.). Arratsaldean, mus txapelketa jarraituko da Elizabarrin(18:00h.). 16:00etatik 20:00etara, txikitxoek “Traka Matraka” musika tailerragaz gozatuko dabe. Bertan, Trinkete antitxokoren laguntzagaz, musika tresnak birziklatutako materialagaz egiten ikasiko dabe. Gainera, “Sorgina Txirulina” ipuin kontalaria egongo da.  18:00etan Busturiako pilotakiro eta Tantai Txosna. 

Ekainaren 30ean, San Pedro txiki ospatuko da portuan. Goizeko 10:00etatik 16:00etara Marmitako txapelketa ospatuko da. 13:00etatik 15:00etara triki poteoa egongo da Iker Alluregaz. Eta arratsaldez, maquillaje fantastikoaren tailerra, puzgarriak eta bitsa egongo da umeentzako (16:00h. a 20:00h.). Iluntzean, 20:00etan, Elai Alai Portugaleteko Dantza Talde ezagunak danta erakustaldia eskeiniko dau.  Gabaz (21:00h.), Versus Gaua Rock-aren 3. Edizinoa. “Rock soinuagaz gozatzea osasuntsua da adin guztietan. Gainera, herriko jaietan ume, gazte, zein nagusientzako, emakume zein gizonentzako ekintzak egon behar direla uste dogu. Eta gainera, bertoko gogo artistikoak sustatzen badoguz, helburu bikoitza betetzen da. Horregatik eszenatokian Busturialdean hasten dagozen rock taldeak jartzen doguz”, adierazi dau Elantxobeko Kultur Zinegotziak, Jesus Bilbaok. Txosnak  be izango dira (Versus eta Tantai).
San Pedrotxu egune, uztailaren 1a, portuan ekintzaz beteriko egune ospatuko da. Tantai, Komunitatearen Garapenerako era irabazi-asmorik gabeko Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzagaz, Tinglaoen bigarren eskuko merkatuaren udako edizinoa antolatu da, 10:00etatik aurrera. Bertaratutakoek aukera ezberdinak aurkitu ahal izango dabez parte hartuko dabeen 25 saltokietan. Hoien artean, artisauak, lorak eta bigarren eskuko produktuak.  Merktuan Ekotaloko txosna bat izango da. Bertan talo gaztaiegaz, barazkiekaz, makailaoagaz…dastatu ahal izango da. Gainera, Elantxobeko Zaldixek herriko taldearen eskutik, portutik zaldi gainean ibiltzeko aukera egongo da. Egun horretan pertsonaia berezi bat aurkeztuko da “Olentzeroren loba” (*). Honek perfomance bat egingo dau portuan 14:00etatik aurrera.
Uztailaren 1eko jai egunari amaiera emoteko, gabaz, “The flipping karlomagnos” eta “Las 40 elefantas chin chi pirata” taldeen kontzertuak izango dira.
Uztailaren 2an, kirolari dedikatutako eguna izango da, Elantxobeko ikurriñaren 15. estropadagaz.

Gozamenaz betetako uda
Uda osoan zehar, Elantxoben ekintza ezberdinak burutuko dira, publiko zabalari zuzendutakoak. Besteak beste, “Olentzeroren loba” pertsonaia nabaritzen da, Iñigo Iraultzak antzeztuta. Honek, proiektu solidarioa garatzen dau. Abeduan Elantxobetik Siriara joateko asmoa dauka, bertara mezuak, laguntza ekonomikoa, jostailuak…eramateko.  Poriektu honegaz lotuta, datorren uztailaren 16an, Elantxoben aurkeztuko dau bere hasierako dokumentala (18:00h.). Bertan, “Olentzeroren loba” bezala orain arte bete duen lana ezagutzera emongo dau.  Proiektu honetan parte hartzeko, abuztuan zehar, Kultur Etxean, astelehenetik barikura, 10:30etatik 13:00etara, txotxongilo tailerrean parte hartzeko aukera egongo da, Olentzeroren laguntzaile gisa. Interesatuek Elantxobeko udalan emon beharko dabe izena.
Bestalde, uztailan bookcrosing ekimen  bat egongo da antzinako latsarrian. Elantxobeko puntu honetan, liburuak askatuko dira, zirkulazinoan jarri eta beste irakurleekaz partekatzeko asmoz. 

Gainera, abuztuan zehar, eguenetan, zine-poteo ekimen bitxia egongo da. Zinea aire zabalean ikusteko aukera egongo da, kultura eskaintza kalean bertan gozatzeko aukera emonez.  Saioak gauez izango dira, 21:00etatik aurrera, eta doakoak izango dira.