Albisteak

 
Elantxobeko kale estuek, aldapa gorako kaltzadak, bere portu dotoreak, bere itxura bereziak, Ogoñoko lurmuturratik “eskegita”, eta bere izaera bereziak, apartekoa egiten dabe. Ezaugarri hauek erakarrri dabe Gatibu rock taldea, izan be, bere bideoklip barria grabatzeko eszenatokia izateko aukeratu dabe Elantxobe. “Agertoki musikala izateko aukeratuak izateagaz harro gagoz. Ikusgai izateko aukera ederra da, Elantxobek eskeintzeko daukona munduari erakusteko, eta Gatibu bezalako taldearen musikaren bitartez gu bisitatzera animatzeko”, nabarmendu dau Elantxobeko Alkateak, Josu Olagibelek. Bideo musikalaren single-a será “Aske Maitte” da, álbum osoari izena emonez "Aske Maitte, aske bizi". Bertan, Mallabiako abeslaria dan Izaro Andrés Zelaietak kolaboratzen dau. Abesti hau bat dator Elantxobeko izaera askeagaz. Historikoki Herri arrantzalea izan da eta itsasoari zabalik “bizi” da beti, zabalik be aldaketei, bere burua berregiten ari dan herria eta bere esentzia mantentzen duena. Filmazinoa bi egunetan burutu da eta portuan, plataforma biratzailean eta herriko kaleetan grabatu da. Asmoa da Elantxoben gau magiko bat antzestea, San Juan gaua, udako solstizioa ospatzeko. Grabaketa “Filmak” gernikar enpresak produzitu dau eta Gernika-Lumoko Ross Dantza Eskolaren kolaborazioa izango da, 40 dantzari baino gehiagokaz.