Albisteak

 

Datorren zapatuan, abenduaren 17an, Elantxobeko portuan bigarren eskuko merkatua izango da, Tantai, Komunitatearen Garapenerako Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzagaz. 11:00etatik 14:00etara, hamabost postu inguruk alaituko dabez herriko kaleak. Txosnak be egongo dira eta tailer solidario bat be. 

Zapatu honetan, abenduaren 17an, Elantxobeko portuak bigarren eskuko merkatua hartuko dau, Udalak lagundutakoa eta Tantai, Komunitatearen Garapenerako Elkarteak antolatuta. Bertaratutakoek aukera ezberdinak bilatu ahal izango dabez parte hartuko dabeen 15 bat postuen artean. Postu batzuk salmentakoak izango dira eta beste batzuk erakusketarako. Hoien artean, artileagaz lan egiten daben artisauak egongo dira, gorua zelan erabiltzen den erakutsiz; tapizariak be izango dira.

Salmentarako postuetan produktu eskaintza zabala egongo da, etxeko ogia, eskuz egindako buruko zein bufandak, edota eskualdeko bizilagunen bigarren eskuko postuak,  Elantxobe, Ea, Ibarrangelu edota Ereñokoak, baina Bizkaiko beste herri batzuetatik etorritakoak be. Giroa alaitzeko txosna bat egongo da eta birziklatutako materialaz egindako gabonetako apaingarrien tailer bat, ume zein nagusiei zuzenduta.

Ordutegia 11:00etatol 14:00etara izango da eta antolakuntzak bi mahai ezarriko dauz egun berean izena emon ahal izateko eta produktual saldu edo erakusteko.

Tantai, Komunitatearen Garapenerako Elkartea da eta bere egoitza soziala Elantxoben dauko. Bere helburua Busturialdeko garapen soziala eta kulturala sustatzea da.