Albisteak

 

Bariku honetan, maiatzaren 5ean, Elantxobeko Udalak Talaia 4 udal eraikinean atondutako oporraldiko etxebizitzen inaugurazioa ospatu dau. Proiektu honi esker, herriko bizkortze ekonomikoaren estrategia jarraituaz, baliabideak errentagarri egin eta kalidadezko turismoaren garapenean oinarrituta, herriko zein inguruko ontasunez gozatzeko asmoagaz datorren turistari zabaltzen dauz ateak Elantxobek.

Turistek Elantxoben kalidadezko jomuga bat aurkitzea da helburua, bai ostatuetan bai euren enbarkazionetan euren egonaldia luzatzea, eta herriko zerbitzuetaz gozatzeko aukera izatea, baita bere erakargarritasunaz, kulturaz, zapore bereziaz, eta inguruaz be. Horretarako, Elantxobeko Udalak herria prestatzen dihardu, lehenengo eta behin, herritarrei zerbitzu eta azpiegitura gehiago eta hobeagoak eskeintzeko asmoz, herritarrak udal kudeaketan lehentasunezkoak dira eta. Eta bigarrenez, turistek eta bisitariek zerbitzu hoietaz gozatzeko aukera izateko herriko eskaintzaren barne. Gainera, Elantxoben geratzeak bisitariari, baita itsasotik heltzen denari be, herriko berezitasunak ezagutzeko aukera emongo jako. Elantxobe oinarrizko jomuga hartuta, Busturialdeko, Bilboko, Donostia edota Errioxako eskaintza turistikora hurbiltzeko eta gozatzeko aukera izango dau bisitariak.

Herriko aktiboak beregokitzeko estrategiaren barne, herria azpiegituraz hornitzeko horrela kalitatezko turismoa erakartzeko, udal gobernuaren apostua da, honegaz herriko ekonomia iraunkorra berpizteko asmoz.  Estrategia globala da markoa, legegintzaldi honetan hasitakoa, oporraldiko turismoa dinamizatzeko helburuaz. Bariku honetan inauguratutako Talaia 4ko etxebizitzen proiektua hasierako emaitza ukigarria da."Elantxoben herriko dinamizazio turistikoaren alde egiten dogu boga, baina irizpide globala eta integralagaz.  Horregatik, geure baliabideen inbentarioa egin dogu , balioan jartzeko hauen aukerak aztertuz, ikuspegi errespetutsu eta iraunkorragaz. Elantxobe txikia da eta daukaguna ahal dogun beste errentagarri egin behar dogu, kudeaketa esfortzu nabarmena eginez. Martxan daukaguzen proiektuak, hau barne, ez ziran posible izango Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako erakundeetatik jaso dogun ezinbestekoa laguntza barik. Honegaz batera, eskertu gurako neuke Kostaseko Demarkazinoare etorzikunean garatzeko daude azpiegituren proiektuetarako eskeinitako babesagatik, herria hobetzearen alde eginez, erakargarriagoa bihurtuz. Gaur inauguratzen dogun zerbitzu turistiko barri honegaz, ostatu aukera barria emoten dogu herrian, oporraldiko turismoa bultzatzeko asmoz. Honek Elantxoben eragina izango duelakoan, Elantxoben eta eskualdean eskeintzen doguzen esperientza apartekoekaz hornituz. Urte guztian zehar turistak jasotzeko prest egon gura dogu. Apartamentu hauek iceberg-aren punta dira soilik, azken helburua turistek oporraldiak geure artean igarotzea da eta, oroipen on bat utzi eta hauek errepikatzea", Elantxobeko Alkatea, Josu Olagibelek.

Talaia 4 eraikina, oraintxu birmoldatuta eta etxebizitza bezala egokituta, herriko nekazal eta turismo garapenerako udal aktiboa da. Kalitatezko aldizkako turismoa sustatzea da asmoa, jardueraren euskarri gisa udal aktiboen egokitzapenaren bitartez eta jarduera sustatuz. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntza izan dau, azaroaren 29ko 164/2016 Dekretuaren bitartez. Proiektuaren barne eraikina konpondu, birmoldatu eta barriztatzea dago, baita lehen eta bigarren solairua zein terraza egokitzea be.

Jarduera honek herrian izango dauen eraginari dagokionez, ostalaritza eta jatetxeen arteko sinergia dago, Urdaibaik eskeintzen dabezen aisialdiko aukera anitzen barne. Ekonomikoki, herriko zein eskualdeko pertsonei eta enpresei lana emongo deutsee. Gainera, etxebizitza bien alokairuak udaleko diru-kutxan izango dau eragin positiboa. Izan be, jasoko diren diru-sarreraz gain argi, ura, gasa edota zaborren gastuak kenduko dira eta.

Aldizkako turismorako oporraldiko etxebizitzen alokairuan espezializatutako enpresa batek kudeatuko dau zerbitzua.

Oporraldiko etxebizitzak eta kalitatezko turismoa
Elantxobeko oporraldiko etxebizitzak aldizkako alokairurako bi apartamentuz daude osatuta. Hauek opor egunetarako, asteetarako edota hamabostaldietarako alokatu ahal dira. Elantxobeko Talaiako begiratokian kokatutako apartamentu hauek, bertatik antxinan baleak begiztatzen ziren, egonaldi atsegina eskeintzen dabe eta herriko ezaugarriekaz bat datozen gune barriztuak. Gainera, bere portu txikira eta zeruertzari begira, bertatik eskeintzen diran bistak apartekoak dira, ametsezko oporraldi baterako perfektuak.
Apartamentu bakoitzak 70m2 daukoz, bi logela, sala, ezkaratza-amerikanoa eta bainu handia. Partekatutako 50m2 terraza be dauke, itsasora begira, beste garai baten bertatik zetazeoak ikusten ziran. Zentzu honetan, udal jabegokoa dan terrazaren erabilera-eskubidea emon deutse udalak oporraldiko etxebizitzei, baina ekitaldietarako edo bestelako erabilpenerako behar dauenean erabiltzeko eskubidea mantenduko dau udalak. Zerbitzuak wifia, barbakoa, eta udal ludotekara eta ordenagailu gunera sarrera eskeintzen dau. Apartamentuek gehienez 7 pertsonetako kupoa daukate eta gutxienez bi egunetarako alokatu ahal dira. Zerbitzua kudeatzen dauen enpresak honako alokairua aurreikusi dau: goi denboraldian 150€ 4 pertsonantzako apartamentu bakoitzak (20€/pertsonaka 7 pertsonerarte).

Elantxobek Gaztetxea inauguratu dau
Elantxobeko Udalak bariku honetan, maiatzaaren 5a, udal Gaztetxea inauguratu dau. Herriko gazteei zuzendutako gunea da hau, gazteek euren aisialdiko aktibitateak pribatutasunez, askatasunez eta errespetuz garatu ahal izateko, gune sozial baten eskaerari eta herriko gazteen aisialdia berraktibatzeko beharrizanari erantzunez.
Udalak ludotekaren instalazioak Gaztetxe bezala atondu dauz. Atontze lanekaz batera, proiektuaren barne udal erabilpen araudia moldatzea dago aurreikusitako erabilpen barrien arabera. Gaztetxerako araudi barriak 30 urte bitarteko gazteek erabili ahal izango dabeela ezarriko dau.
Birmoldaketan eraikinaren kalefakzio sistema barriztu da, estalkia garbitu eta inpermeabilizatu da, hezedurak konpondu dira, margotu eta sarraila aldatu da.
Proiektu hau garatzeko inbertzioari aurre egiteko, 12.241,47€, Elantxobeko Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturaren Sailatik jaso dau diru-laguntza (2.285€). Lanak bukatuta, Udalak araudi bat sortzea aurreikusi dau gazteek eurek lokalaren kudeaketa eraman ahal izateko. Horretarako, Udalak proiektuan parte hartzeko deialdia luzatuko deutse herriko gazteei bando baten bitartez. Apuntatutako gazteek erabilpen araudien eta alkarbizitzarako oinarrizko irizpideen gaineko informazioa jasoko dabe. Gainera, lokalaren kudeaketa euren esku jarriko da, hau da, gazteek eurek idatzi beharko dabe ekipamenduaren erabilpen araudia. Udalak hauxe berraztertu eta aprobatu beharko dau.