Albisteak

 

Elantxobeko Udalak instituzio zabala izateko hartu duen konpromisoa betetzen dau, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkeztu eta konpultsatzeko Eusko Jaurlaritzagaz lankidetza hitzarmena sinatuz. Administrazioa hurbiltzeko beste bide barri bat eskeintzea da helburua.

Bere hauteskunde programan aurkeztu bezala, Elantxobeko Udalaren Gobernu Taldeak gardentasuna eta herritarrei zuzendutako zerbitzu ona eskeintzeko beste aurrerapauso bat eman dau.  Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrak idazkiak Udal Erregistroan aurkezteko Eusko Jaurlaritzagaz sinatu dauen lankidetza hitzarmenaren bitartez, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Elantxobeko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz aurkeztu ahal izatea gauzatu egiten da. Horrela, herritarrek eskaerak, idazkiak, jakinarazpenak eta dokumentuak herritik irten barik aurkeztu ahal izango dabez, besteak beste, laguntzak, diru-laguntzak, bekak edota alegazio idazkiak,.

Konpromiso hau betetzeko, Gobernu Talde barriak eraginkortasun osoz lan egin dau. Izan be, bere helburua lortzeko kudeaketa prozesuak markak hautsi dauz. "Udalak elantxobetarren zerbitzura dagoela argi daukagu, herritarrei bizitza erraztu eta herrian bizi-kalitatea hobetzeko. Eta argi daukagu baita, izapide administratiboak egiteko desplazamenduak ekiditzea beste zerbitzu garrantzitsu bat dela horren harira. Kasu honetan gainera, beste herri handi batzutan urteak iraun duen kudeaketa hau, guk Elantxoben Gobernuko lehen 100 egunetan lortu dogula eta gainera Udal Osoko Bilkuran guztien adostasunagaz. Hau lortzeko ezinbestekoak izan dira udalaren teknikari eta langileen lan ona, eraginkortasuna eta inplikazioa", adierazi dau Elantxobeko Udalaren prentsa bozeramaileak, Janire Olagibelek. 

Hitzarmen honen bitartez, Elantxobeko Udalak hartutako konpromisoen artean: EAEko Administrazioko organoei edo administrazio horren menpeko edo hari atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrak zuzentzen deutsezen eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere erregistroan onartzea; aurkeztutako dokumentuei bere erregistroetan sarrera emotea eta idatzita gordetzea; eta agiriok erregistroan jaso eta dagozkion organo eta erkundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik.
Eusko Jaurlaritzak Elantxobeko Udalari behar duen informazioa eskeiniko deutso; udalari baliabide egokiak emongo deutsoz, EAEKo Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman ahal izateko herritarrei; eta erregistroak antolatzeko eta informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskainiko deutso udalari.
Hitzarmena lau urtez egongo da indarrean.