Albisteak

 

Elantxobeko Udalak, bere hauteskunde programan hartutako konpromisoak betez, herriko gazteriaren bizitza berraktibatzeko asmoagaz, herriko gazteen aisialdirako gune baten eskaerari erantzungo deutso, Gaztetxe bat atonduz herrian.

Elantxoben gaur egun adin guztietako herritarren aisialdi sozio-kulturalarako udal azpiegitura ezberdinak dagoz, Gorgonio Renteria Kultur Etxea edota Udal Kiroldegia, kasuan kasu. Halan da be, gazteek euren aisialdiko aktibitateak pribatutasunez, askatasunez eta errespetuz garatu ahal izateko, gune sozial baten eskaerari eta herriko gazteen aisialdia berraktibatzeko beharrizanari erantzuteko, Udal Gobernu Taldeak GazteLeku bat atonduko dau herrian. 

Elantxobeko gazteen aisialdi jarduerak herriko udal kiroldegiaren inguruan, herriko Arraun Taldearen bitartez, eta Kultur Etxearen erabilera anitzeko aretoa, liburutegia eta KZGunearen inguruan daude. Kaleko aisialdia be badago, kaian edota aire zabalean dagoen udal frontoian, besteak beste. Ludotekaren instalazioen erabilpen eskasa dala eta, azken urteotan gero eta eskasagoa, eta herriko gazteej euren aisialdirako gune baten eskaeraren aurreran, Udalak instalazio hauek Gaztetxean bilakatuko dauz. Helburua gazte elantxobetarren erabilpenarako gune bat eskaintzea da, bertan aisialdi jarduerak garatzeko, harreman sozialak zein elkarbizitza sustatzeko, eta giro osasuntsuaren alde eginez. 
Atontze lanekin batera, proiektuaren barne udal erabilpen araudia moldatuko da aurreikusitako erabilpen barrien arabera. Gaztetxerako araudi barriak 30 urte bitarteko gazteek erabili ahal izango dabeela ezarriko dau.
Gainera, ekipamenduan prestazio gehiago egitea aurreikusten da. Instalazioen moldaketa eta barriztapen lanekin erabilpen anitzerako terraza bat izango dau GazteLekuak, gazteen beharrizanen araberako altzariekaz.
Birmoldaketan eraikinaren kalefakzio sistema barriztuko da, estalkia garbitu eta inpermeabilizatuko da, hezedurak konponduko dira, margotu eta sarraila aldatuko da. Gainera, estalkiaren terrazarako sarbide barria burutuko da.
Proiektu hau garatzeko inbertzioari aurre egiteko, 12.241,47€, Elantxobeko Udalak Euskal Autonomi Erkidegoko  toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeentzako dirulaguntza eskatu dau, tokiko gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko.