Albisteak

 

 

  • Elantxobeko Udalak herriko bizkortze sozio-ekonomikoa lortzeko proiektuak burutzeko lan egiten dau. Gobernu taldeak dinamizazio turistikoaren alde egiten dau, udal baliabideak errentagarri eginez, planifikazio egokia eta kudeaketa on bat burutuz. Martxan dauden ekimen ugarien finantziazinorako, ezinbestekoa da Bizkaiko Foru Aldunditik jasotako laguntza ekonomikoa, diru-laguntzen dekretuen bitartez.
  • Talaiako eraikinaren birmoldaketa, aldizkako ostatu turistiko gisa erabiltzeko, jarduera turistikoaren euskarri, eta Talaiako begiratokiaren errehabilitazioa, Elantxobeko garapen turistikoaren etorkizuneko bandera-ontzia, otsailaren 17an ospatutako urteko lehen Osoko Bilkuran onartutako proposamen nagusietakoak dira.

Elantxobeko Udalak herriko bizkortze sozio-ekonomikorako ekimenak aurrera eramateko eta herritarren bizi-kalitatea gehiagotzeko proiektu garrantzitsuak desblokeatzeko asmo sendoagaz hasten dau urte barria. Proiektu hauek kalitatezko turismorako erakargarriagoa bilakatuko dabe herria be. " Geure gobernuko konpromisoak betetzeko lan egin dogu eta lan egiten jarraitzen dogu. Horrela frogatzen da gauzatzen ari garen proiektuetan.  Geure herriko garapenaren alde egiteko aurrera egitea da helburua. Elantxobek dinamizazio turistikoaren alde doala erakutsi behar dau eta horretan inbertitzeko gai dela. Honetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik goaz. Gu adi gagoz diru-laguntzen dekretoei eta emoten deuskuen diru-laguntzen bitartez babestuta sentitzen gara.", adierazten dau Elantxobeko Alkateak, Josu Olagibelek.

Talaia 4 eraikinaren birmoldaketa, Udalak proposatutako Oporraldiko Bizkortze Turistikoaren lehen fase gisa, Osoko Bilkuran onartutako proiektu garrantzitsuetakoa da. Herriko nekazal eta turismo garapenerako udal aktiboa da eraikin hau. Kalitatezko aldizkako turismoa sustatzea da asmoa, jardueraren euskarri gisa udal aktiboen egokitzapenaren bitartez eta jarduera sustatuz. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntza dauko, azaroaren 29ko 164/2016 Dekretuaren bitartez. Proiektuaren barne eraikina konpondu, birmoldatu eta barriztatzea dago, baita lehen eta bigarren solairua zein terraza egokitzea be. Jarduera honek herrian izango dauen eraginari dagokionez, ostalaritza eta jatetxeen arteko sinergia dago, Urdaibaik eskeintzen dabezen aisialdiko aukera anitzen barne. Ekonomikoki, herriko zein eskualdeko pertsonei eta enpresei lana emongo deutsee. Gainera, etxebizitza bien alokairuak udaleko diru-kutxan izango dau eragin positiboa. Izan be, jasoko diren diru-sarreraz gain argi, ura, gasa edota zaborren gastuak kenduko dira eta. Ekipamendua garatu eta ustiatzeko, aldizkako turismo erregimenezko etxe-alokatzean eskarmetu handiko enpresa batek egindako proposamena onartu da Osoko Bilkuran. Balorazio irizpideen artean kontutan hartuko da bereziki Elantxoben erraldutakoei enplegua emotearen konpromisoa izatea, beharrezkoa diren beharginak kontratatzeko orduan, baita Urdaibaiko zerbitzu turistikoen enpresekaz kolaborazioa izatea be. Behin kontratua formalizatuta, errendatoreak lau hilabete izango dauz lanak burutzeko. Hauen kostua erdi bana ordainduko da (errendatorea eta udala), baina Udalak ez dau dirua aurretiz emon behar errentatik deskontauko dau eta. Kontratuaren sinadurak 30 urteko iraupen luzagarria izango dau eta proposatutako alokatze kuota hilean 220€koa izango da lonja edo pisu bakoitzeko.

Talaia, garapen turistikoaren begiratokia
Herriko aktiboak beregokitzeko estrategiaren barne, kalitatezko turismoa bizkortzeko eta honegaz herriko ekonomia berpizteko asmoz, aire zabalean dauden gune publikoak daude. Elantxobe izaera bereziak aisialdi turistikorako aukera oso interesgarrietako txokoak eskeintzen dauz. Talaiako Begiratokia garrantzitsuenetakoa da bere ikuspegi ederrak kontutan hartuz. Hau dela eta, gune hau irudia, aisialdia eta dibersinoko erreferentziazko gunea bilakatzea da funtsezko proiektu bat. Elantxobetarrak eta bisitariak be liluratuta geratuko dira paisaiaren espektakuluagaz. Horretarako, gune honen egokitzapen osoa aurreikusten da. Honen barne: hiri-altzarien birmoldaketa, haur parkea egokitzea, merendero bat ezartzea edota sarbideak egokitzea daude, beste hobekuntzen artean. Dimentsioa emoteko eta antzinan baleak begiztatzeko erabili zan begiratoki honi balioa emoteko asmoz, Udalak "Bale Talaiak" proiektuaren parte izatea proiektatzen dau. 
Turismo sektorea bultzatuz herria dinamizatzeko helburu bardina jarraituz, udal jabetzakoa dan Makues Erretokiaren taberna-jatetxearen zerbitzuaren kudeaketa integrala adjudikatzeko baldintzak onartu dauz Udalak Osoko Bilkuran. Zentzu honetan, alokairu luzagarria planteatzen da hilero 250€ko kuotagaz, taberna-jatetxe gisa ustiatzeko. Lokalaren ahalik eta ondoen aprobetxatzeko, lurzoru industriala bezala alokatzea be aurreikusten da (348,59€/hilean), instalazioak konpartimentuetan banatzeko aukeragaz. 

Osoko Bilkuran aprobatutako beste proiektu garrantzitsu bat Elantxobeko fisiko- kirol jarduera berraktibatzeko proiektuaren 2. fasea izan da, berregokitutako udal kiroldegian kirol ekipamendua ezartzea, hain zuzen be. Proiektu honen 2. faserako inbertsioa 53.759,72€koa da eta horretarako Udalak Eusko Jaurlaritzagaz kudeatu dau diru-laguntza (AGINDUA, 2016ko abenduaren 14koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Landa Garapena). Lehenengo fasean, barruko barritze lanak burutu ziren: obra zibila; kiroldegiaren eraikina banatu bi erabilerarako: udal kiroldegia eta  herriko kirol elkarteetarako; instalazio elektrikoa eta sarbideen kontrolarako instalazioa barriztu Euskara eta Kultura Saileko 34/2016 Foru Dekretuaren bitartez. Udal kiroldegiaren barruan herriko elkarte eta kirol klubak daude baina publiko orokorrak be erabili ahal dau, hau dala eta burutzen da proiektu hau. Itsasoagaz lotutako Busturialdeko elkarte eta kluben arteko sinergiak sortzeko honen erabilera sustatzea da asmoa.
Osoko Bilkura bardinean 2017ko Ibilgailuen gaineko zerga onartu zan, aurreko urteetako prezioak mantenduz.