Albisteak

 

Elantxobeko Udalak herriko suspertze sozio-ekonomikoaren aldeko proiektu estrategikoak garatzearen alde lan egiten dau. Azken Osoko Bilkuran, bariku honetan, irailaren 15ean, ospatutakoa, herriak turismorako daukozan balioak indartzearen aldeko proposamen barriak aurkeztu dauz, ibilbide ezberdinak eta ekipamendu egokiak proposatuz Elantxobe bisitagarriagoa egitekoa. Gainera, bizkortze ekonomikoaren proiektuko 3. faseagaz aurrera egiten dau, antzinako aterpetxeko eraikinaren guneen alokairuen bitartez.

Elantxobeko Udalak kurtso barria hasten dau eta herriko baliabideak sustatu eta herriko ekonomia bizkortzeko proiektuen bitartez tokiko garapenaren aldeko estrategiagaz aurrera egiten dau. Estrategia honen ildoan, azken Osoko Bilkuran herriko Lurzoru Industrialaren Eskaintzaren 3.fasearen barri emon dau. Udal aterpetxearen aktibitateari amaiera emon ondoren eraikin honetan portuagaz lotutako jarduera ekonomikoak ezartzea aurreikusten dau, herrian eragina izateko jarduerak, hain zuzen be.  Zentzu honetan, eraikina banatuko da erabilera ezberdinak hartzeko. Aterpetxearen eraikina atzeratzeko aurreproiektua be kontutan hartuko da gune hauen alokairuan. Izan be. Atzeratze proiektua Kostaseko Demarkazioagaz hartutako konpromisoa  betetzeko burutu behar da, honen arabera erakunde honek Elantxoben itsas pasealekua egitea aurreikusten dau. Honen inguruan, Elantxobeko Udalak lanean darrai URA-Uraren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua onartzeko eskatutako baldintzak betetzeko.
Besteak beste, gune hauek jarri dira alokairuan 1,2,3 eta 10 sotoak ( ekialdean); 7,8 eta 9 sotoak (erdian eta aurrealdean); 4,5 eta 6 sotoak (mendebaldean) eta 11 sotoa lehen solairuan, bertan Elantxobeko Kirol Enbarkazinoen Elkartea, Ermintxo (Kirol Klub Nautikoa) ezarriko da.

Kontzesinoak 30 urtez izango dira eta atzeratzearen eragina izango dabe. Atzeratzea sarrerararte proposatzen da, gaur egungo eskiralararte. Hau dela eta, 1etik 5era sotoen adjudikazioak honen baldintzapean dagoz.  Gainera, 4. Sotoa udal biltegirako gordeko da, etorkizunean lehen solairuako sarrera izango baita. Guneak alokatzerakoan, hauek panelen bitartez egongo dira banatuta, herriko jarduera ekonomiko baterako erabiltzea kontutan hartuko da edota portuagaz lotutako jarduera ekonomikoak izatea. Elantxobeko Udalak herrian erroldadutako jarduera ekonomikoa edota persona juridikoak lagunduko dauz, urteko tasaren %20ko murrizketaragaz lehenengo 5 urtetan.  Zenbait alokairuen uko-egiteak egon direnez 15 eguneko plazoa zabalduko da eskaera barriak hartzeko.

 

Bestalde, Elantxobeko Udalak herritarren bizi kalitatearen alde egiten dau herrian ibilbide osasungarri bat sortuz. Proiektuan mugikortasun aktiboa sustatzen da, herri barruko ohiko joan-etorrietarako eta aisialdi aktiborako. Elantxoben balio erantsi bat gehitzea da smoa, ibilbide osasungarri bat egokituz eta dinamizatuz. Ibilbidea herrian dauden desnibelak leuntzeko lagungarria izango da, interes gune barriak eta ekipamendu egokiak gehituz. Oinezko mugikortasunaren alde egiten dauen proiektu honegaz batera, herriko goiko aldea eta portua konektatzeko igogailu baten ezarpenaren gaineko aurreporiektuaren ikerketa baten enkargua egin dela informatu da Osoko Bilkuran.  Igogailuak tramo bertikala izango dau Makues Erretegiatik begiratokirarte eta okertatuko tramo bat begiratokiatik portuko latsarrirarte. Asmo handiko proiektua da hau eta Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari zein Eusko Jaurlaritzari laguntzak aurkeztuko dauz aurrera eraman ahal izateko, herrirako ezinbesteko proiektua baita. 

Herriko garapenaren aldeko estrategiagaz bat, zerbitzu barriak sortuz, dauden zerbitzuak hobetuz eta herria edertzearen alde eginez, kalitatezko turismoa erakartzeko asmoz, zenbait ibilibide turistikoak garatzeko plana garatu dau udalak. Herria “oinez” zeharkatu eta ezagutzea da helburua.Horrela, Elantxobera heltzen dan turistak, bertan zer egin eta zelan gozatu ahal dauen bere egonaldia ezagutuko dau. Baliabide eta ibilbide naturalak eta tematikoak, kulturalak eta historikoak identifikatzea da asmoa, Horretarako, proposatutako ibilbideak markatu eta identifikatzea proposatzen da, hauen artean ibilbide turistikoak, kulturalak eta naturalak dagoz. Panel interpretatiboak ezarriko dira herriko gune ezberdinetan, portuan, talaian edota kanposantu inguruan, besteak beste. 
Ibilbide hauek garatzeko Elantxobeko Udalak erakunde ezberdinen diru-laguntzak kudeatuko dauz. 
Herriko ondareari dagokionez, babes berezia behar dabeen eraikinak daudela eta Bizkaiko Foru Aldundiak ondare balioa daukaten eraikinak birgaitzeko diru-laguntza baten dekretuaren barri emon da, partikularrei zuzendutakoa. Udalak herriko ondarea balioan jartzeko baliogarria ikusten dau dekretu hau eta euren eraikinak birgaitzeko diru-laguntzak eskatzerako orduan herritarrei bere laguntza eskeiniko deutse. Zentzu honetan, bere esku dauden bailabide guztiak jarriko dauz eta udal arkitektuaren laguntza be herritarren birgaitze proiektuetarako. Horretarako, udal bandoa jarriko dau informazio guztiagaz. Azken osoko bilkuran landutako beste gai bat Busturialdean Eskualdeko Enplegu Planak egin eta dinamizatzeko hitzarmena eta Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza eta Gernikaldeko Behargintzaren arteko lankidetza hitzarmenak sinatu direla da. Elantxobeko udalak enplegu mailan eskualdeko kohesinoaren alde egiten dau eta bere garapen ekonomiko eta laborala espero dau. Horretarako,  aktiboki parte hartuko dau partaidetza foroetan eta eskualdeko ekimen ezberdinetan.