Albisteak

 

Elantxobeko Udalaren azken Osoko Bilkurak, eguen honetan ospatuta, ekainaren 22an, lan-poltsa bat sortzea onartu dau udal lanetarako beharrizanak betetzeko, batez be uda bezalako oporraldietan. Lan-poltsa urte baterako izango da eta urtero barriztuko da. 

Elantxobeko udalak lan-poltsa bat zabalduko dau aldi baterako udal zerbitzuak eskeintzeko. Uda honetarako zabaldutako plazak honakoak dira: administrari laguntzailea eta hirugarren mailako ofiziala/peoia hobiratzailea.

Udan aktibitate gehiago dago geure herrian. Mugimendu gehiago, bisitari gehiago eta udal zerbitzuen beharrizan gehiago, udal pertsonalaren oporrakaz batera. Urte guztian zehar herria mantentzea lehentasuna da baina sasoi honetan beti lan gehiago sortzen da. Horregatik, zabaldu dogu lan-poltsa hau plaza hutsak eta bestelako beharrizanak betetzeko”, azaldu dau Elantxobeko Alkateak, Josu Olagibelek.

Aurkeztutakoen artean aukeraketa egin ondoren eratuko dan lan-poltsak urte baterako iraupena izango dau, 2017ko uztailatik 2018ko ekainararte. 2018ko ekainan eskaera gehiago aurkezteko epe barri bat zabalduko da, hauek poltsara gehituz 2019ko ekainarteko epean. 
Epaimahai Kalifikatzailea udalaren zinegotziek osatzen dabe. Erabakiak gehiengoz hartzen dira eta Alkate-Presidenteak kalitatezko botoa izango dau. Langabezian egotea, hautagaien esperientzia eta titulazioa plazaren araberakoa izatea, euskaraz aritzea titulazioagaz edo titulazio barik (euskaldunzaharra) eta herrian erroldatuta egotea, gutxienez 6 hilabete, baloratuko dira.
Interesatuek deialdia udal bandoan publikatu eta 20 egun naturaleko epea izango dabe eskaerak aurkezteko epea. Langabezi txartela, NAN-aren, gidatzeko baimenaren eta tituluean fotokopiak aurkeztu beharko dabez.