Albisteak

 

Elantxobeko Udalak ontzietako patroiei eta uztailaren 22an, ostirala, Madalena egunera hurbilduko direnei, segurtasun neurriak errespetatu eta gizalegezko jarrera mantentzea eskatu die, arazorik gabeko eta normaltasunezko jai egunaz gozatu ahal izateko. 

Elantxobeko Udalak Madalena egunean herrira bertaratuko diren guztiei deialdia egin die, eguna zentzuz, errespetuz eta giro onean gozatzeko.

Era berean, Udaletxeak ardura adierazi du parte hartuko duten ontziek eta Elantxobeko portura sartuko direnek 62/2008 itsas babeserako Errege Dekretuan jasotzen diren  neurri guztiak errespetatu eta eskatutako baldintza guztiak betetzeari dagokionez.

Parte hartuko duten ontziak ezingo dira lau metroko luzera baino txikiagoak izan, eta ezta ere sei metro baino gutxiagoko itsasontzi pneumatiko edo ur motoak, segurtasun taldekoenak izan ezik. Era berean, itsasontzietako jarleku kopurua errespetatzea eskatzen dute eta baita, pertsona bakoitzak salbamendu-jaka bana izatea ere. Itsasontziek gainera, aseguruak eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta izan beharko dute. Itsasontziek VHF 16 kanala erabili beharko dute koordinatzailearekin komunikatu eta honen argibideei jarraitzeko. 

Bermeoko Gurutze Gorriak, gainera, laguntzeko helburuarekin,  hogei boluntario eta beste bost itsasontzi ezarriko ditu, Izaroko irlan lehorreratzea lagunduko duen beste ontzi txiki batez gain.

“Gure helburu nagusia, ahaztezina izango den egun batez gozatzeko, jaiak zentzuz eta errespetuz pasatzea da. Egun garrantzitsua da, jende asko erakartzen duena lur eta itsasoan festa egiteko asmoz; horregatik, jaian parte hartuko duten guztiei eskatzen diegu zentzuz jokatzeko eta  herri-agintaritzak emandako babes neurri eta arauak errespetatzeko”, azaltzen du Elantxobeko alkatea den Jesus Mª Olagibelek.

Udaletxeak herriko ostalaritza establezimenduei ere (tabernak eta jatetxeak) eskatzen die, edari alkoholikoak adin txikikoei ez saltzearen inguruan indarrean dagoen araudia betetzeko. 

Madalena 2016 egunaren harira, joan zen uztailaren 15ean ospatutako udal batzordean, eta jaiaren ondorioz sortu daitezkeen arazoen aurrean, Elantxobeko Udaletxeak herriaren beharrizanak aurreikusi ditu jai egunaren segurtasuna ziurtatzeko.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Portuak izango da Elantxobeko Vicenta kai ezagunaren aurre garbiketaren arduraduna; marea behean egoteak, Udaletxearen kezka piztu du egon daitezkeen erorketen aurrean, izan ere behe aldearen zorua irristakorra da.

Gainera, arazoen aurrean anbulantzien sarrera errazteko, Udaletxeak bere lankidetza eskaini du; herrira soilik bertako bizilagunen autoak sartu ahalko dira, eta hauen identifikazioa errazteko, itsasgarri batzuk eman zaizkie, horrez gain “Sarrera debekatua, baimenduak izan ezik” dioten seinaleak ere ezarriko dira.

Bestalde, portuen kudeaketa udalaren eskuduntza ez denez gero, uztailaren 15eko batzarrean, Udaletxeak Euskadiko Portuei eskatu zion hauen antolakuntzaren ardura hartzeko: itsasontzien antolaketa eta publiko eta agintarien lehorreratzea. Eskaera hau ezeztatua izan da.