Albisteak

 
Datorren martxoaren 20an, Elantxobeko Udalak herriko jarduera sozio-kulturala dinamizatuko dau "Udaberriko festagaz eta bertan izarretara hurbiltzeko aukera eskeiniko dau planetario mugikor baten bitartez. Arrantzaleen kofradian ezarriko da planetario burbuila.
 
"Udaberriko festa"ren barne, Elantxobeko Udalak, Obra Social de "La Caixa" eta Tantai, Garapen komunitarioko Elkarteagaz kolaborazioan,  unibertsoko funtzionamenduaren misterioetara hurbiltzeko aukera eskeiniko dau datorren martxoaren 20an ezarriko den planetario mugikor baten bitartez.
Egun horretan Arrantzaleen Kofradiara hurbiltzen direnek izarren, planeten edota konstelazioen sekretuak ezagutzeko aukera izango dabe. Eta errealismo osoz egin ahal izango dabe, 5 metro diametroko eta 3 metro altuerako planetario mugikor digital bati esker. Planetario hau dohainik bisitatu ahal izango dabe, bai herritarrek baita bisitariek be. 
Saio bakoitzean denbora eta espazioa zeharkatzeko bidaia birtuala egingo da, kapera osoan eta modu inguratzailean zeruko irudiak eskeiniz, izar ihezkorrak, izar-multzoak edota sateliteak ikuskatuz. Hiru proiekzio ezberdinak eskeiniko dira, bakoitzak 30 minutuko iraupenagaz: umeentzako bat, astronomiari buruzko bat eta biodibertsitateari buruzko beste bat.
Saioak 11:00etatik 15:00etara eskeiniko dira eta bertan adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dabe.
Elantxoben udabarriari ongi etorria emoteko antolatu dan jai egunean, "pintxoak" ez dira faltako. 
"Elantxoben geure arrantzaleek beti jakin izan dabe izarreei zelan jarraitu, hoien bitartez gidatuz.  Itsasoari lotuta egon dan herria lez, zeruko mezuak zelan irakurri jakin izan dogu beti.  Horregatik, interesgarria iruditu jaku belaunaldi barriei eta gura dauenari unibertsoa hurbiltzea, hobeto ezagutzeko. Gainera, izar-espektakuluak beti merezi dau ikustea bere edertasuna dela eta. Guztiak animatzen doguz, herritarrak eta bisitariak, jardunaldi honetan parte hartzera" adierazten dau Kultur Zinegotziak, Jesus Bilbaok.