Albisteak

 

Elantxobeko Udalak Hatha Yogaren ikastaroa antolatu dau herriko bizi sozio-kulturala aberastu eta dinamizatzeko asmoz.  Herritarren partaidetza erraztuteko eskatzen dabeen erroldatuentzako klaseak diruz lagunduko dauz. 

Klaseak urriaren 4an hasiko dira eta Udal Kiroldegian eskeiniko dira.

Hatha Yoga eskeiniko da ikastaroan, ásanak edota gorputz jarrerak lantzen dabeen yoga mota bat da hau, muskuluak indartu eta elastikotasuna lantzeko. Modalitate hau XV edo XVI. mendean sortu zuen Suatmarama yogui-ak. Hatha Yoga edonork egin dezake, edozein adina edota egoera fisikoagaz. Bere onuren artean: estresa gutxitu eta kudeatzeari laguntzen dau, malgutasuna eta giharren indarra hobetu egiten dau.

Klaseak astelehen eta egueztenetan eskeiniko dira 10:00etatik 11:15era eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:15era. Plaza mugatuak izango dira. Izena emoteko Elantxobeko udaletxera jo beharko dabe interesatuek edota antolakuntzaren telefonora deitu: 663861933 (NAIARA).
Elantxoben ez erroldatutakoentzako prezioa 35€koa izango da. Herrian erroldatutakoentzako hasierako kuota 20€koa izango da, hoietatik Udalak diruz lagunduko dauz 8 euro eskatzen dabeen erroldatueei. Horrela, prezioa 20€tik 12€ra murriztu ahal izango da.