Albisteak

 

Elantxobeko Udalak herrian aberastasuna eta oreka ekonomikoaren alde egiteko proiektuen garapenerako udal kudeaketa egiten dau. Bizkortze turistikoa helburu hau lortzeko ezinbestekoa da, horregatik, azken osoko Bilkuran, ekainan ospatutakoa, proiektu estrategiko ezberdinak onartu dauz. Proiektu hauek turismo iraukorrari zuzendutako garapen formulak planteatzen dabez.

Elantxobeko Udalak herria balioan jartzeko lan egiten dau, turismo kulturala, iraunkorra eta kalitatezkoaren dinamizazioaren bitartez. Honek, sektore turistikoa eta zerbitzukoa garatzearen alde egiten dau, herriko ekonomia sustatzeko. Horrela, herria modu eraginkorrean zeharkatzeko bisiten ibilbide ezberdinak sortu dauz, bisitariari zerbitzu on bat eskeintzeko asmoz, aisialdiaz gozatzeko aukerak gehituz.
Zentzu honetan, ibilbide ezberdinak diseinatu dira eta herriko sarbide, baliabide eta kokapen estrategiko ezberdinetarako seinaleztapen turistikoa egingo da.
Ildo honetan, Elantxobeko Udalak “Urdaibai Itxasoari Begira” izeneko proiektuaren froga bat egiteko asmoa dauko. Ekimen hau eskualde mailan zabaltzeko ideia dago, baita lurralde mailan be, ibilbide kulturala eta naturalaren formatoagaz. Kostaldeko talaiarien memoria eta lekukotasuna berreskuratuko da proiektu honen bitartez. Hauen lana ezinbestekoa izan zan Elantxobe, Bermeo, Mundaka edo Ea bezalako herrien garapenerako. Panel ezberdinez osatutako ibilbidea izango da, eta QR koden bitartez, Talaietan egiten zan lana emoten da ezagutzera. Besteak beste, ontzien edota zetazeoen behaketa eta aurreikuspen metereologikoak.   
Geure lana sinergiak bilatzea da eta ekimenak zein aurrera egiteko formulak proposatzea, horrela geure herriari bizia emoteko. Eta hau ezin da egin eskualde mailako garapena planteatu barik. Horregatik, udaletxean aurkeztu doguzen proiektu estrategikoen artean, beti harago begiratzen dogu. Izan be, geure konpromisoa eskualdeko eta Elantxobeko garapenagaz da eta.”, azaldu dau Elantxobeko Alkateak, Josu Olagibelek.
Udal proiektuaren barne Talaiako begiratokia botatzea dago eta honen berregitea irisgarritasuna hobetzeko, horrela balio turistikoa eskeiniz. Ogoño mendian dauden Talaia biak be balioan jarriko dira, Artadia garbitu, tokikoak ez diran basoko arbolak moztu, bideak egokitu eta seinaleak jarri, Atalaia kaleko estolderi sare barriztu, inguruko bideetan argi barriak eta seinale gehiago jarri. Proiektuan be lanpostu zuzen baten eraketa planteatzen dau. Izan be, udan bisita gidatuak egiteko gidari bat prestatuko da. Proposamenaren arabera bisita gidatuak garagarrilan eta abuztuan eskeiniko dira. Horretarako, bisitariek Elantxobeko kultur etxetik igaro beharko dabe, ibilbidearen eta herriko puntu turistikoen barri emango jake.
Proiektu estrategiko honen garapenenerako Elantxobeko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz kudeatu dauz diru-laguntzak eta Urremendi LGEren bitartez, LEADER eta ITSASPEN 2018 programetara aurkeztu dauz eskaerak.

Elantxobeko Udalak planteatutako beste proiektu estrategikoen artean “Buelti” deritzona da. Proiektu artistikoa eta kulturala da hau, Elantxobeko zein Busturialdea-Urdaibaiko historia, paisaia eta kultura ezagutzera emonez. Kantauriar Artadian bertan, aire zabalen, museo bat sortzea da asmoa. Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Urdaibaiko Patronatoa eta Elantxobeko Udalak berak eskeinitako diru-laguntzen bitartez kudeatuko da.
Irisgarritasunari dagokionez, suteen aurkako egokitzapen prebentiborako planteatutako neurriak emon ziren ezagutzera Udal Osoko Bilkuran.  Zentzu honetan, Leunbe auzoko eta Olaeta kaleko bideen egokitzapen eta handitzea planteatzen da. Honen barne, zabalera egokiko eta erraz iristeko moduko ibilbideak egitea proposatzen da, etxebizitxeetara kalterik egin barik eta uren kanalizazio sistemak ezarriz, besteak beste.  Horrela, emergentziazko ibilgailuentzako zein auzokoentzako bide hauek irisgarriak egitea da asmoa. Suteen aurkako baliabide prebentiboko lehengo fasea da hau. Lan hauek burutzeko aurrekontua, Leunbe auzoan, 381.208,66€koa da eta Olaeta kalerako 197.013,58€koa. Horretarako, Udalak diru-laguntzak kudeatu dauz.
Udal Osoko Bilkuran onartu zan be Eliza Barri Plazaren erabilpena aldatzea. Hau da, oinezko erabilera eta aisialdirako erabilera berreskuratu, trafikoa kendu, lurreko harlauzak konpondu eta umeentzako parkea ezarriko da.
Gainera, kofradiako lokal bat barriz adjudikatzeko espedienteari eman jako hasiera, lonja horretan Zeruko Laina Segundo itsasontziari alokatzeko. Hauxe, arrantza jardueran arituko da eta. Zentzu honetan, 2016. urtean, Udalak kofradiako 1, 2,3 eta 10. sotoak arrantza jarduera profesionala sustatzeko erreserbatuko zirela onartu eban.   Barriz adjudikatzeko espediente hau neurri honi lotuta dago. Horrela, prekarioan emondako kontsezinoa bertan behera utzi behar da, hustarazi, jabegoa aldatu eta arrantza jarduera profesionalarako adjudikatu.
Azken Osoko Bilkuran 2018ko aurrekontuen barri emon zan; herriko jarduera kulturalak eta kirolekoak garatzeko emondako diru-laguntzen barri emon zan; 9/2017 kontratuen Legearen araberako Kontratazio Mahai Iraunkorraren eraketa azaldu da eta 2018ko herriko jai eguna ezarri da.  Osoko Bilkuran Israelek Palestinar herriaren kontra eginiko erasoa gaitzestekko presazko adierazpena onartu zan.
Bestalde, Elantxobeko Udalak Eraikinen Ikuskpaen Teknikoen aurrean honako jarrera hartu dau: Udalak aldizkako ikuskapenen txosten teknikoak erakusteko eskatu ahal izango dauela, babestutako etxe edota 50 urtetik gora daukien eta bizitegi-erabilera daukien edozein eraikinen jabeei be, “Udaletxean baserriak kontserbatzearen alde egiten dogu, geure ondarearen parte direlako eta edozein motatako etxebizitzetan segurtasuna mantentzeko”, nabarmendu dau Elantxobeko Alkateak, Josu Olaguibelek.