Albisteak

 

Elantxobeko Udalak, udal kudeaketan gardentasuna eta zaletasunaren alde eginez, herrirako garrantzi handiko gaiak berretsi dauz azaroko Osoko Bilkuran.  Sarbideen kontrolaren erabilera araudiaren behin-betiko onarpena, herritarren irisgarritasuna hobetzeko, eta 2016ko udal aurrekontuaren hasierako onarpena, gai nagusietako bi izan dira.

Elantxobeko Udalak herriko garapen orokorrean aurrera egiteko pausu barriak emon dauz. 2016ko udal aurrekontuaren ahasierako onarpena kudeaketarako funtsezko elementua da, honegaz gobernu taldeak udaleko diru-kutxa ordenatu dau eta Elantxoben etorkizuna erakitzeko proiektuen oinarriak ezarri dauz, hauteskunde progaman planteatuako ildoak jarraituz. 2016ko udal aurrekontua 471.382€koa da, %11 igoz aurreko urtekoagaz konparatuta. Bertan, inbertsioetarako 51.304€ko partida gordez.  Nobedadeen artean, ordenantza fiskalen aldaketak daude, herritarren etxeko ekonomiaren alde eta herrian enpresa ekimen barrien sorreraren alde egiteko.
Herria berpizteko egiten duen apostuari lotuta, neurri eta pizgarriak proposatzen dauz. Hauen artean: zerga eta obra-lizentzien tasen %50 itzulketa eta O.H.Z kasuan %25ekoa, lehenengoko 5 urteetan, udalerrian finkatzen diren zerbitzu edota industria-aktibitate lizentzia barriei eta abandonu edota mantenu faltan dauden eraikin pribatuetan estalki eta fatxada berriztapenak gauzatzeko obra-lizentzietan, beti oinezko zein hirugarren bari arrisku egoera baten jartzea ondorio badu; bestalde, zerga eta obra-lizentzien tasen % 25 itzulketa eta O.H.Z kasuan %25ekoa planteatzen da, lehehengoko 5 urteetan, unean altan emanda daukaten zerbitzuek eta industria-aktibitateen lizentziekin gauzatzen diren obretan. 
Zentzu honetan, negozio barriak ezartzeari lagundu eta herriko instalazio ezberdinen kontratuak erregulatzeko orain gutxi onartu dan mozioaren aurrean ekimen pribatuak izan duen erantzun arina nabaria izan da. Antzinako Arrantzaleen kofradian udaleko industri-lurzoruaren eskaintzari esker, elektrizitate negozio barri bat Elantxoben jartzea lortu da eta herriak irisgarritasuna irabaziko dau, herriko farmaziaren zerbitzua lekuz aldatuko delako, gaur egungo kokapena baino askoz be irirsgarriagoa den portuko zona honetara pasatuz.

Aurreikuspenen artean be, garraio pribatuei ( txangoak, turismoa...) autobusen plataformari buelta emotearen zerbitzuagatik kobratzea dago, 10€ laneguetan eta 20€ jai egunetan. IZan be, udal langilea bertan egon behar da horretarako.

Herritik herriko bizi sozio-kulturala eta kirolekoa sustatzea, gobernu taldearen beste apostuetako bat da. Horretarako, ezinezkoa ikusten dau orden bat ezarri eta betetaraztea. Horregatik, emondako diru-laguntzen kontrolarako dokumentuak normalizatzeko helburuagaz, kultura eta kirol ekintzentzako diru-laguntzak erregulatzeko ordenantza fiskalak moldatu dira. “Elantxobeko Udaletik herriko talde kulturalak eta kirolekoei geure babesa azpimarratu gura dogu, herria berpizteko agente klabeak baitira. Baina diru-laguntzen erabilpen zuzena bermatzea be beharrezkoa ikusten dogu, herriaren eta herritar guztion onurarako. Ordenantza egoki batzuk ezartzeko, guztion partaidetzagaz, beste herri batzuetan garatutako adibideak ikertu egin doguz eta oposizioari be hauek aztertzeari gonbidatu deutsagu. Azken dokumentua hausnarketa prozesu sakon baten emaitza da", azaltzen dau Janire Olagibelek, Elantxobeko Udalaren bozeramaileak.

Sarbideen kontrolaren Araudia: irisgarritasun hobegoa elantxobetarrontzako.
Herritarren bizi-kalitatearen aldeko beste kudeaketa garrantzitsu bat, batez be, orografia konpliatua duen herri honetan, herriko erdigunearen sarbideen kontrolaren araudia aho batez behi-betiko onarpena izan da. Bereziki, Eliza barri, San Nikolas eta Portu Kalea plazetan, Kale Nagusia eta Portukalen, eta Bermokiz auzoan. Araudia zenbait modofikazioekaz onartu da, hauek honakoak izan dira: ekaina, uztaila etaabuztuan guztiz debekatuta dago "Gune Urdineko" guneetan aparkatzea, auzokoen kotxeak izan ezik ( urteko baimeneko pegatina emongo da/ herrian garatzen dabeen aktibitate lizentziadunak barne); Bermokiz/kanposantua eta Portu Kalean aparkatzea debekatuta dago urte guztian zehar, baimen berezia ez badute; baimenduta puntualki aparkatzea, etxerako zamalanak egiteko gehienez bi ordu; eta San Nikolas eta Portu Kalea plazetan aparkatzea debekatuta dago, zamalanak egiteko gehienez 30 minutu udalaren baimen berezia ez badago.