Albisteak

 

Elantxobeko Udalak herriko kudeaketa lanetan aurrera egiten dau, herriko dinamizazio turistikoari eta baliabideak errentagarri egiteari zuzendutako proiektuekaz. Ildo honetan, Talaiako Begiratokiaren birmoldaketa proiektua dago. Laster burutuko dauz birgaitze lanak, Bizkaiko Foru Aldundiko laguntza ekonomikoari esker.  
 
Talaiako begiratokia, Elantxobeko garapen turistikoaren etorkizuneko bandera-ontzia, neguan izandako euriteen ondorioz zeharo hondatuta geratu da.  Inguru honek proiekzio turistiko handia dauko eta Elantxobeko Udalak hobekuntza ezberdinak aurreikusi ebazan bertan, ingurua bizibarritzeko eta honi probetxu turistikoa emoteko. Orain, Bizkaiko Foru Aldundiko Udal Harremanen eta Larrialdien Zuzendaritza Nagusiaren Ustekabeen diru-laguntza dekretoari esker, Udalak hobekuntza lanak burutuko dauz bertan, besteak beste: lurren egokitzapena, drainatzea, euste-hormak, lurzoruaren konponketak eta irisgarritasuna hobetu. Eguraldi txarren eraginez guztiz kaltetuta geratu zen gune hau berreskuratzeko burutuko dira lan hauek. Lanen kostua 201.725,16€koa da, hoietatik 182.353.11€ ustekabeen barne daude onartuta, %90ko dirulaguntzagaz, 164.117.80 €koa.
Udalak, bere aldetik, udaleko diru-kutxa errentabilizatzeko kudeaketa esfortzu handian oinarritutako finantza-politika garatzen dau.  Esfortzu honi esker, 2016ko urtea 29.434,76€tako gerakinagaz zarratu eban. Honi esker, Talaiako Begiratokiaren aktiboa bizkortzeko 1go Fasea osatzeko 37.607.36€ko partida izango dau, 2. fase baten gune hau berreskuratzeko proiektu osoa prestatuz. 
 
Herriko aktiboak beregokitzeko estrategiaren barne, kalitatezko turismoa bizkortzeko eta honegaz herriko ekonomia berpizteko asmoz, aire zabalean dauden gune publikoak daude. Hauen barne, Talaiako begiratokia dago, oporraldiko alokairu turistikorako etxebizitzen ondoan.
 

Elantxobe izaera bereziak aisialdi turistikorako aukera oso interesgarrietako txokoak eskeintzen dauz. Talaiako Begiratokia garrantzitsuenetakoa da bere ikuspegi ederrak kontutan hartuz. Hau dela eta, gune hau irudia, aisialdia eta dibertsinoko erreferentziazko gunea bilakatzea da funtsezko proiektu bat. Elantxobetarrak eta bisitariak be liluratuta geratuko dira paisaiaren espektakuluagaz. Horretarako, gune honen egokitzapen osoa aurreikusten da. Honen barne: hiri-altzarien birmoldaketa, haur parkea egokitzea, merendero bat ezartzea edota sarbideak egokitzea daude, beste hobekuntzen artean. Dimentsioa emoteko eta antzinan baleak begiztatzeko erabili zan begiratoki honi balioa emoteko asmoz, Udalak "Bale Talaiak" proiektuaren parte izatea proiektatzen dau. 

 "Elantxoben herriko dinamizazino turistikoaren alde egiten dogu, horregatik geure baliabideak ondo ezagutzen doguz eta hauei ahalik eta etekin gehiago ataratzea da geure asmoa. Jarduera honegaz eguraldi txarrak eragindako ustekabeei aurre egingo deutsegu,mendi-magala egonkortuko doguz, gune honen etorkizunerako garapenaren oinarria.  Lan honek Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako babesa dauko. Hauek geure konpromosioa ezagutzen dabe eta jada konfidantza daukate gugan"  adierazi dau Elantxobeko Alkateak, Josu Olagibelek.