Albisteak

 

Datorren hilaren 6an, Bariko San Nikolas (PDF, 141KB) eguna da, Elantxobeko patroia. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna be bada. Horiek biak ospatzeko Elantxoben hainbat ekintza antolatu doguz ehun horreetarako: 

Gabonetako Postal eta Testuen Lehiaketa: azaroaren 14tik abenduaren 6ra luzatuko da epea.  Elantxobeko 14 urtera arteko haurrek izango dabe bertan parte hartzeko aukera. Abenduaren 6an Gorgonio Renteria Kultur Etxean izango da ekitaldia, marrazkiak eta testuak aurkezteko aukera, eta 18:00etan ipuin kontalaria (PDF, 246KB) Gabonetako postala ematera doazen umeentzat. Merendola txiki bat be izango da eta parte hartzaile guztientzako sariak. Saridunen izenak abenduaren 7an jakinaraziko dira. Informazio gehiago (PDF, 310 KB)

Abenduaren 6an. arratsaldeko 17:30etan, Udaletxeko Makues Tabernan Mus Txapelketa Arina izango da. Parte hartu gura dozuen guztiok herriko tabernetan apunmtatzeko aukera izango dozue aurretiaz edo egunean bertan ordu erdi lehenago bertaratuz gero. Sariak hauexek izango dira: Txapeldunentzako batutako diruaren % 50a eta Txapela, txapeldunordeentzako diruaren % 30a eta botila bat txanpan eta hirugarrenentzako diruaren %20a. Informazio gehiago (PDF, 307 KB)

Abenduaren 7an, Euskeraren Nazioarteko Eguna  aurreko martitzenean izan dela ospatzeko Kanta Bazkaria egingo dogu Makues Taberna bertan, arratsaldeko 15:00etan. Ordurako kantutegiak be izango doguz prest. Izena emon gura deuenak herriko tabernetan egiteko aukera izango dau abenduaren 2a baino arinago. 25 € ordaindu behar izango dira bazkari egunean. Informazio gehiago (PDF, 345 KB)