Albisteak

 
Hau da Elantxoben  2011tik gora antolatzen dogun 4. auzolana, euretariko bi herria garbitzeko izan dira: belarrak eta sasiak moztu, herria garbitu...Honeek biak udan egin doguz, 2011 eta 2012ko abuztuan. Beti izan da ohitura hori geure herrian, gure arbasoek "San Pedrori bizarrak kendu" esaten eutsoen (horregatik ekainaren 29, San Pedro eguna, baino lehen egiten ziran eta herritar bakoitzak bere etxe inguruko bedarrak kendu eta hormak margozten ebazan). Ohitura hori barriro ezarri izan gure dogu Elantxoben. Azken auzolana  2012ko urriaren amaieran egin gendun, herriko kanposantuko hormak margotuz eta lorak ipiniz bertan.

Aste Santua garairik aproposena izan ez arren, aurten  herriko andre talde batek bultzatuta  eta ohitura zaharrari jarraituz, gure Udaletxeetan diru eskasia haundia dagoen garai gogor honeetan egun bi ipini doguz auzolanean behar egiteko: apirilaren 2a, martitzena, eta apirilaren 7a, domeka eguna. Lehenengo egunean, lan eguna izanik, ez dau jende askorik parte hartu, hasieran 15 bat herritar aritu izan gara eta geroago beste 5-6 batu jakuz, guztira 20 bat ibili gara horretan. Beste batzuk, lan egin behar izan dabe baina, beste etxekokoandre batzukaz batera, hamaiketako prestatu dabe parte hartu dogunontzat. Azkanean danok poz-pozik amaitu dogu eguna, geure helburua bete egin dalako. Ia hurrengoan be, datorren domekan, holan bada! 
 
Argazki gehiago