Albisteak

 

Elantxobe eta Ibarrangeluko Udalek uztailan 22an ospatzen den Madalena jai egunerako autobabeserako plan berezia prestatu dabe. Aktuazio protokoloa eta erantzukizun partekatua ezartzea da helburua, neurriak eta kontrola areagotuz, itsasoz zein lurrean publiko ugari batzen dauen jai egunean segurtasuna bermatzeko.

Segurtasun araudi barriak Elantxobe eta Ibarrangelu herrietan oinarritzen da. Lehenengoan, itsasountzi ofiziala eta beragaz batera itsasotik datozenen helmuga da eta jai giroa egoten da herrian. Bigarrena, Ibarrangelu, Elantxobera heltzeko aparkamentuak dagoz eta bertara heldu aurreko jai giroa be egoten da. 
Madalen eguna poztasunez eta ezbehar barik ospatu gura dogu. Horregatik, eta era honetako jai batek geureak bezalako herri txikientzako suposatzen dauen erantzukizuna kontutan hartuz, autobabeserako plana lotu gura izan dogu. Honen arabera medio gehiago izango doguz eta zerbitzu ordutegi zabalagoa. Gainera, gozatzera datozenei zentzudunak eta errespetutsuak izateko deialdia egiten deutsegu, jarrera bi hauek giro on bat eratzeko ezinbestekoak dira, guztiok gozatu ahal izateko”, azaldu dau Elantxobeko Alakteak, Josu Olagibelek. 
Ibarrangeluko Alkateak, Jesus Mari Ziluagak jai eguna normaltasunez ospatzeko desioa berresten dau, “Madalena egune ospakizun eguna izatea espero dogu, jaia berez eta arazo barik bizitzeko. Normaltasuna eta segurtasuna protagonistak izatea gura dogu eta errespetua guztion jarrera izatra, guztiok jaiaz gozatzeko, eta ez ahaztu, “EZ DALA EZ”, indarkeria matxistarik gabeko jaiak gura doguz”.

Egun honetan, herri bietan 5000 eta 8000 pertsona inguru batzea aurreikusten da. Ibarrangelurarteko garraio publikoa udako ohikoa izango da, Gernika-Lumotik datorren linearen frekuentzia areagotuko da, autobusa 30 minuturo helduko da.
Portuko ingurua eta Elantxobe zein Ibarrangelu inguruko guneak, azken honetan jaia hasi eta bukatu egiten da askorentzat, persona gehien batzen dabezen guneak dira.
Inguru hontako orografía bereziagatik eta publiko ugari hurbiltzen dela kontutan hartuz kotxez bakarrik bertako bizilagunak sartu ahal izango dira, hauek identifikatzeko txartela bat izango dabe, eta baita baimen bereziko ibilgailuak be.

Kanpotik datozenek, bai portura edota Elantxobeko goi partera joateko, oinez egin beharko dabe Ibarrangelutik. Ibarrangelun ibilgailuentzako errepide mozketak egongo dira eta aparkaleku gunea ezarriko da.

Autobabeserako Planak honako adierazten dau:
Ibarrangelurako Sarbideak
Herriko erdigunerako sarbideak goizeko 8:00etatik 23:00etara zarratuta egogo dira. Ibilgaiulentzako errepide mozketak honako puntuetan ezarriko dira: 

Mozketa 1: BI‐3234 Errepidea. P.K. 50,6 Akordarak gurutzea
Mozketa 2: Acceso a Ibarrangelurako sarbidea Lastarri Auzotik, ur araztegiaren ondoren.
Mozketa 3: BI‐3238 Errepidea P.K. 45 Arboliz Landetxean
Mozketa 4: Herrira sartzeko bidegurutzea BI‐2237 errepidea P.K. 43,3.

Porturako sarbideak
Elantxobeko porturako sarbideak oinez egingo dira.
Suhiltzaileentzako sarbideak be ezarri dira, 15-20 minutuko aktuazio tarteagaz, Suteak itzaltzeko Zerbitzuen sarrerak be zehaztu dira, besteak beste.

Araudiak arriskuen araberako hartu beharreko neurriak azaltzen dauz, hoien artean: sute arriskua, bonba mehatxua, bat-bateko gaixotasun arriskua, lipotimiak honen kasu, atentatu terrorista bezalako arrisku sozialak, itotzeko arriskua, mozketak edota eraso matxistak/sexisten arriskuak, besteak beste.
Gainera, meterologia arriskuaren aurrean Autobabeserako Plana Herriko Emergentzia Planagaz batera koordinatuko da.

Baliabide gehiago, segurtasun gehiago
Ohiko baliabideez gain, Madalena egunean baliabide materialak gehitu egingo dira. Zentzu honetan, itsasontziek suteen aurkako baliabideak izan beharko dabez, araudiaren araberakoak.  Giza baliabideak eta osasun baliabideak be gehitu egiten dira. Osasun baliabideetan B motatako ambulantzia bat izango da, Aterpea-Koordinazio Operatiboaren inguruan kokatuta. Honen ordutegia 23:00etan amaituko da; itsasoan, itsasontzi batek lagunduko deutso agintarien itsasontziari.
Kontrol zentruan, Aterpe inguruan, Babes Zibileko 4-5 pertsona egongo dira.
Aktuazio protokoloaren arabera, ambulantzia Gernikako Hospitalera zuzendu behar da larrialdietan. Zentro hau koordinatuta egongo da emergentzia zerbituzagaz, eta hospitalarak zerbitzua indartuko da, uztailaren 22ko 14:00etatik uztailaren 23ko 9:00etara mediku bat gehituz. 
Ibarrangelun Heliportua egongo da erreskateak edota trasladuetarako.
Itsasoan emergentziak sortu ezkero bi itsasontzi egongo dira, bat Ertzaintzarena eta beste bat Gurutz Gorrikoa.