Albisteak

Kartela 
Aurtengo Gabonetan, Suspergintza Elkarteak eta Elantxobeko Udaletxeak antolatuta, abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an, eta urtarrilaren 2an, 4an eta 5ean, bertako Ludotekan, hainbat ekintza burutuko dira umeentzako: tailerrak, jokoak, psikomotrizitatea...Umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira, 14 urte arte. Ordutegia goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30etara.

Izena eman gura dauenak, hainbat arinen egitea komeni da, ahal izanez gero abenduaren 8a baino lehen, begirale bat edo bi kontratatzeko beharrizanen arabera. Udaletxean bertan emon behar da izena, goizeko 8:00etatik 14:00etara.

Beste alde batetik, urtarrilaren 3an PIN-era joango gara. Begiraleak bardinak izango dira (behintzat bat) eta komeni da umeak be bardinak izatea, honetarako be hainbat arinen emon izena Udaletxean.
Bi begirale beharko dira guztira, interesatuak Suspergintza Elkartearekin ipini behar dira harremanetan, Elkarte hau arduratuko dalako, urtero egiten dauen moduan, aukeraketa egiten.

Begiraleen kontratazioari buruzko informazio gehiago (PDF, 34 KB)
Ludotekako egitarauari buruzko informazio gehiago (PDF, 15 KB)