Albisteak

 
Elantxobeko kanposantuko kaperaren egoera txarra ikusita bertako Udalak honen konpontze lanak egin nahi ditu. Horretarako dirurik ez daukanez herritarren artean eta herritik kanpo bizi direnen artean diru bilketa bat antolatu du. Diru bilketa modu desberdinetan egingo da:
  • Idazki bat banatuko da herritarren artean eta honegaz batera gutun azalak bertan diru laguntza sartu ahal izateko.
  • Kontu korronte bat zabaldu da bertan diru laguntzak egiteko: 2095-0328-98-2128000635
  • Udaletxean bertan be egin ahal izango dira diru laguntzak.
  • Web orrian be argitaratuko da idazkia.
  • Busturialdeko komunikabideetan emongo da honen barri, euren esku geratuko da albistearen barri emotea.

 Bidalitako idazkia (pdf, 400Kb)