Albisteak

 
Elantxobeko Aterpe kudeatzen dauen Suspergintza Elkarteko Jon Basalduak antolatuta Elantxobeko udalarekin adostuz, uztailaren 1etik 7ra, gure gazteen artean elkarlanaren balioak lantzeko asmoarekin antzinako auzolanaren ohitura berreskuratuz, Etxebarriko San Antonio Gaztediko Javi Garduñok koordinatutako BetiGu Taldea izan dogu lanean gure herrian (Ainara, Irati, Kevin, Borja, Iraia, Naiara, Ager, Fran eta Endika). Euren begiralea Joshua Miravalles izan da. Lan ederra egin du Elantxoben gazte talde honek.

Elantxobeko herriak eskerrak emon gura deutsoz Suspergintzari, San Antonio Gaztedi Taldeari eta, batez be, beharrean aritu izan dan gazte taldeari.

Mila esker eta zuek nahi duzuen arte!

San Antonio Gaztediaren  argazki gehiago