Albisteak

 

Aurten Udaberriko Kontzertuak antolatu doguz Elantxoben, koro desberdinak etorriko dira herrira. Badauzkagu kontzertu batzuk antolatuta eta beste batzuk bidean:

Kartela 1. Udaberriko Kontzertua


Lehenengoa apirilaren 13an, zapatuan izango da, arratsaldeko 19:30etan, Elantxobeko eleizan. Astigarragako Aiztondo Zahar Abesbatza izango da bertan. Ordu beteko emanaldia izango da gitxi gorabehera.






Kartela 2. Udaberriko Kontzertua

Bigarren kontzertua ez da toki baten izango Urdaibai kantuz kalean koroa arituko da herriko kale eta tabernen inguruan apirilaren 20an, zapatua, eguerdiko 12:00 etatik 14:30ak artean.








Kartela 3. Udaberriko Kontzertua

Hirugarren kontzertua be kale eta tabernetan izango da: Euskeria Abesbatza izango da herrian maiatzaren 18an, zapatua, eguerdiko 12:00etatik bazkal ordura artean.